Laborategi-zerbitzua

Puntu-hodeien inguruko laguntza teknikoa

Asistencia técnica en nube de puntos

Laser bidezko eskaneatzearen eta puntu-hodeiak sortzearen inguruko aholkularitza eskaintzen dugu. Gaur egun laser bidez eskaneatzea da espazio eta objektu fisikoen forma eta posizioa 3Dn eta ingurune digitalean irudikatzeko teknologia nagusia. Informazio zehatz eta fidagarria lor daiteke, eta erabakiak hartzeko prozesuak eta lanen kalitatea hobetzen dira.

Esperientzia zabala dugu laser bidezko eskaneatzean, hainbat sektoretan eta mota askotako proiektuetan. Teknologia erabat ezartzeko aholkularitza eskaintzen dugu, eta teknologia aztertu eta enpresako eremu hauetan sartzeko antolamendua egiten dugu:

  • Estrategiak: Laser bidezko eskaneatzearen politika, helburuak eta erabilera ezartzea proiektuetarako eta oro har enpresarako.
  • Prozesuak: Laser bidez eskaneatzeko beharrezko prozesu, jarduera eta prozedurak inplementatzea, betiere helburuak betetzeari eta behar diren erabilerak gautzeari begira.
  • Baliabideak: Langileen berresleitze argiak definitzea, prestakuntza egokia ematea eta beharrezko ekipamendua (softwarea eta osagarriak, hardware kalibratua) eta logistika (ordenagailuak, azpiegitura eta laneko giro egokia) hornitzea.
  • Antolamenduaren egitura: erantzukizunen egitura bat, organigrama bat eta rolak ezartzea erakundearen barruan.
  • Dokumentuak: prozedurak, txantiloiak, erregistroak eta lana modu eraginkorrean egiteko behar diren gainerako dokumentuak hobetu eta/edo ezartzea.

Laser bidez eskaneatzeko prestakuntza eskaintzen dugu, ikasleek laser bidez eskaneatuta proiektuak egin ahal izan ditzaten.

Nori zuzendua

  • Arkitektura-bulegoak.
  • Ingeniaritzak.
  • Enpresa etxegileak
  • Administrazio publikoak.
Catálogo de servicios en edificación y obra civil

Eraikuntzako eta obra zibileko zerbitzu teknologikoen katalogoa (gaztelaniaz)

Deskargatu PDFa
Catálogo de servicio de generación de nube de puntos

Puntu-hodeiak sortzeko zerbitzuen katalogoa (gaztelaniaz)

Deskargatu PDFa