TECNALIAk sare elektriko adimendunetarako landutako proposamen teknologikoa aurkeztuko du ENLIT Europe 2025en
TECNALIA berriz izango da ENLIT Europe azokan; aurten, Bilbon egingo da zerbitzu publikoen sektorean oinarritutako Europako energia-sektoreko ekitaldi garrantzitsuenetakoa.
Edizio honetan, alor hauekin erlazionatutako gure produktuak eta zerbitzuak erakutsiko ditugu: energia-sistema digitalizatzea, zibersegurtasuna, ekipoen kalitatea, sareen optimizazioa, bezeroen kudeaketa, big data, transmisioa, banaketa eta monitorizazioa.
IEC 62443-4-2 arauaren araberako segurtasun-maila guztietarako ISO 17025 arauaren bidez ENACek akreditatutako erakunde gisa, TECNALIA liderra da sare elektriko adimendunak osatzen dituzten ekipoen zibersegurtasuna bermatzen.
Baliozkotze-, saiakuntza- eta ziurtatze-zerbitzuen eskaintza integrala
- Komunikazio-protokoloen saiakuntzak: PRIME, IEC 62056 (DLMS/COSEM) eta IEC 61850
- Bateragarritasun elektromagnetikoaren saiakuntzak (EMC)
- Metrologia-saiakuntzak (MID)
- Iraunkortasun-saiakuntzak
Egiaztatze- eta ziurtatze-prozesua sinplifikatzen dugu
Zerbitzu guztiak zentro bakar batean zentralizatzen ditugunez, fabrikatzaileei beren garapen- eta ziurtatze-prozesuak arintzen laguntzen diegu, nazioarteko araudiak betez eta produktuaren azken kalitatea hobetuz.
Sare elektriko adimendunetarako tresnen eta saiakuntza-plataformen garapena
Bezeroen beharretara egokitutako tresnak eta saiakuntza-plataformak diseinatzen eta garatzen ditugu:
- Protokoloen ziurtagiriak: PRIME, IEC 62056 (DLMS), IEC 61850
- Funtzionaltasunen eta interoperabilitatearen ebaluazioa
- Baterako saiakuntzak eta zibersegurtasunekoak, IEC 62443 arauaren arabera
- Kontagailu adimendunen, datu-kontzentratzaileen, RTUen, babes-erreleen, UCSen eta Gatewayen analisia
Zerbitzu pertsonalizatuak eta aholkularitza teknikoa
- Bezero bakoitzaren behar espezifikoetara egokitutako saiakuntza-zerbitzuak
- Aholkularitza betekizunak eta saiakuntza-prozedurak definitzeko eta kontagailuak, AMI sistemak eta sare adimendunen digitalizazioa zabaltzeko
- Aholkularitza teknikoa laborategiak definitzeko eta muntatzeko
I+G+B sare elektrikoaren etorkizunerako
Zerbitzu publikoentzako eta ekipamendu elektrikoen fabrikatzaileentzako I+G+Bko jarduerak eta proiektuak:
- Sare elektrikoen zibersegurtasun-anomaliak eta -ahuleziak detektatzeko soluzioak
- Potentzia-elektronikoaren kontrolak eta malgutasunak sare elektrikoaren egonkortasunari eta erresilientziari egiten dioten ekarpena
- Baliabide energetiko banatuen malgutasuna kudeatzeko eta baliabide horien merkaturako sarbidea optimizatzeko tresnak
- Energia-plangintza babesteko sorkuntza eta eskaria modelatzeko tresnak
Bisitatu gaitzazu 1C70 standean
Eskatu hitzordua gure adituekin:
- Marta Castro Rentería, TECNALIAko Digital Laben zuzendaria
- Ángel Díaz Gallo, TECNALIAko Sareak eta Sistema Energetikoa arloko zuzendaria