Agenda

Parte hartuko dugu ENLIT Europe 2022n, Frankfurten

Smart-Grids-Tecnalia

Eguna

2022ko azaroaren 29a - 2022ko abenduaren 1a

Lekua

Frankfurt - Alemania

Ordua

-

Prezioa

Doan

TECNALIAk parte hartuko du aurtengo edizioan ere, trantsizio energetikoaren erronkei erantzuteko garatutako proiektu eta soluzio teknologikoekin

Enlit Europe 2022 edizioan ere izango gara, utilityen Europako merkaturako erreferentziazko urteroko ekitaldian. Azaroaren 29tik abenduaren 1era izango da, Frankfurten (Alemania). Trantsizio energetikoari, sareen optimizazioari, bezeroen kudeaketari, big datari, transmisioari, banaketari, neurketa-sistemei, monitorizazioari eta arlo horiekin zerikusia duten era guztietako soluzioei lotutako produktuak eta zerbitzuak aurkeztuko dira.

Bisita gaitzazu 12.1.C30 standean

12.1.C30 standean izango gaituzu zain, ezagutzak, esperientziak eta gure egungo eta etorkizuneko proiektuen erronkak partekatzeko. Energiaren sektorean, sare elektriko adimendunetan, energia berriztagarrietan eta eraldaketa digitalean lan egiten dugu, enpresetarako gure I+G+Bko proiektuen eta laborategi-zerbitzuen bidez.

  • Sektorearen eraldaketa digitalari modu fidagarrian ekin dakioke TECNALIAren laguntzarekin.

Hau erakutsiko dugu ENLIT 2022n:

  • Sare elektriko adimendunetako ekipoen neurketan eta automatizazio adimendunean erabiltzen diren komunikazio-protokoloekin lotutako tresnak eta saiakuntza-plataformak.
  • Protokoloak ziurtatzea: PRIME, DLMS, IEC 61850, funtzionalitateen ebaluazioa, interoperabilitatea eta zibersegurtasuna (kontagailu adimendunak, datu-kontzentragailuak, RTUak, IEDak, Gatewayak...)
  • Saiakuntza-zerbitzu pertsonalizatuak. Esperientzia EMCan, irratian, MID direktiban, komunikazioetan eta datu-protokoloetan.
  • Utilityentzako eta ekipo-fabrikatzaileentzako I+G+Bko jarduerak eta proiektuak: sistema elektrikoen analisia, modelatzea eta simulazioa, sarearen malgutasunerako estrategiak eta tresnak, energia kontrolatzeko sistemak (DER, biltegiratzea eta mikrosareak, energia-sektoreari aplikatutako teknologia digitalak: adimen artifiziala eta datuen analisia, zibersegurtasuna)

Sare elektriko adimendunetako gure adituak aholku emango dizute

Gure soluzio teknologiko guztien berri izateko, zatoz gure erakustokira: 12.1.C30.

Frankfut - Alemania

Hartu lekua!