Agenda

Quantum eta zibersegurtasuna

Quantum y seguridad

Eguna

2021ko martxoaren 4a

Lekua

Online, Zoom bidez

Ordua

10:00 am - 11:30 am

Prezioa

Doan

Konputazio kuantikoaren arloko azken berrikuntzak eta garapen teknologikoak errazten ari dira teknologia horiek zenbait aplikazio-eremutan sartzea. Haien alderdi erakargarrienetako bat da orain arte denboraz eta baliabidez konponbide garestia zuten arazoak konpontzeko gaitasuna dutela.

Nagusitasun kuantikoa erabatekoa ez den arren, gero eta hurbilago dago, eta zenbait ordenagailu kuantiko ere badaude publikoarentzat eskuragarri. Hain zuzen ere, zibersegurtasunaren arloan eskaintzen dituzte aukerak teknologia kuantikoek, eta badira konpondu beharreko erronka batzuk ere.

Adibidez, konputazio kuantikoak eragina izango du kriptografia klasikoan; horrek paradigma aldatzea ekarriko du, eta kriptosistema postkuantiko berrietara igarotzera behartuko gaitu.

AGENDA

Jardunaldi honetan, konputazio kuantikoa zer den eta zibersegurtasunarekin lotutako aukerak eta erronkak non dautzan azalduko dugu.

  • Konputazio kuantikoaren sarrera laburra eta zibersegurtasunean duen eragina
    Zibersegurtasuna eta konputazio kuantikoa: Egungo erronkak
    IBM Quantum Experience-ren sarrera laburra.
  • Kriptografia
  • Postkuantika
  • Kuantika
  • Quantum Communication
  • Secure Multiparty Computation

NORENTZAT

  • Konputazio kuantikoaren oinarriak eta aukerak negozioaren ikuspegitik edo ikuspegi teknologikotik ezagutu nahi dituen eta zibersegurtasunean gaur egun zer joera dauden jakin nahi duen ororentzat.

HIZLARIAK

  • Óscar Lage TECNALIAko Zibersegurtasunaren eta Blockchainaren arduraduna da. Halaber, hainbat konpainiatako aholku-batzordeko kidea da, hizlaria eta zenbait libururen egilekidea; besteak beste, "Blockchain: Interneteko industria-iraultza” liburuarena. Ohiko kolaboratzailea da komunikabide orokorretan (telebista, irratia, prentsa) eta "Óscar Lage” blogaren egilea da. Óscar bloke-kateei buruzko nazioarteko bi aliantza nagusietako kidea da (Enterprise Ethereum Alliance eta Hyperledger), Alastriako nodo industrialaren koordinatzailea, AMETICeko bloke-kateen batzordeko lehendakariordea, eta nazioarteko zibersegurtasuneko foro nagusietako kidea (hala nola ECSO - European Cyber Security Organization erakundekoa).
  • Beatriz García Markaidak fisika ikasi zuen EHUn. Zientzia eta Teknologia Kuantikoen masterrean espezializatu zen unibertsitate berean. Gaur egun, zibersegurtasun kuantikoan eta postkuantikoan egiten du lan doktoretza-ikasle gisa, TECNALIArekin eta EHUko Adimen Konputazionaleko Taldearekin lankidetzan, eta ordenagailu kuantiko guztiz operatiboen sorrerak egungo zibersegurtasunaren panoraman sortuko dituen erronkak ikertzen ditu.
  • Xabier Larrucea TECNALIAko TRUSTECH arloko ikertzaile seniorra (IEEE Senior) eta proiektu-kudeatzailea (PMP) da. Hauek ditu interes nagusi, besteak beste: softwarearen ingeniaritzaren alderdi orokorrak, zibersegurtasuna eta teknologia disruptiboak, hala nola bloke-kateak eta konputazio kuantikoa. Xabier IEEEko kide seniorra da, eta IEEE Software, IEEE Access eta IET Software aldizkarietako zientzia-ikuskatzaile eta editore elkartua.

IZEN-EMATEAK

Antolatzailea

Logo Enpresa Spri Digitala