Azpiegitura

    Energia-modelatze prospektiborako laborategia

    Energia-modelatze prospektiborako gure laborategia azpiegitura berezia da, erabaki informatuak hartzen eta jarduteko aukera onenak erabakitzen laguntzen duena. Saihestu ziurgabetasuna energia-sistemen eta sektore espezifikoen alternatibak planifikatzeko eta hautatzeko orduan.

    Datuak aztertuz eta eredu prospektiboak erabiliz, energia-trantsizioaren eta deskarbonizazioaren erronkari ekiten diogu, alderdi energetikoak, ingurumenekoak eta sozioekonomikoak integratuz, barrutiaren, hiriaren eta lurraldearen mailan.

    Non dago laborategia?

    Zer egiten dugu energia-modelatze prospektiborako laborategian?

    Gure eredu eta tresnek energia-sistema konplexuen analisi integralerako modelatze-ingurunea osatzen dute. Halaber, jarduteko alternatibek sektore espezifikoetan eta sektore anitzeko energia-sistemetan dituzten ondorioak aztertzen dituzte.

    • Energia-sistemen maila anitzeko analisia.
    • Energia-analisi prospektiboa.
    • Energiaren, ekonomiaren eta ingurumenaren gaineko eraginaren ebaluazioa.
    • Teknologiak eta estrategiak lehenesteko irizpide anitzeko azterketa.
    • Hiriaren, lurraldearen eta eskualdearen mailan energia-plangintza egiteko modelizazio integrala

    Azpiegiturak

    Energia-modelatze prospektiborako laborategia honako azpiegitura hauek osatzen dute:

    • ENERKAD: Hiri-mailan geoerreferentziatutako agertoki prospektibo alternatiboen energia-diagnostikoa eta diseinua.
    • TEKZONE: Trantsizio energetikoko eta deskarbonizazioko helburuetatik eratorritako beharrei erantzuten dieten teknologiak ezartzeko egokienak diren eremuak aukeratzeko tresna.
    • DECARBINDUSTRY: Industria intentsiboen energia-modelizazio prospektiboa, deskarbonizaziorako bide-orria diseinatzeko.
    • BIDERATU: Eskualde-mailako deskarbonizazio-agertokiak diseinatzen eta lehenesten laguntzeko modelatze integratua.
    • GEOPLANGRIDS: Azpiegitura elektrikoaren funtsezko alderdiak kontuan hartuz plangintza energetiko integratua eta prospektiboa egiteko tresna geoerreferentziatua.

    Azpiegitura horri esker, Energia Plangintzaren behar espezifikoei erantzun diezaiekegu.

    NORI LAGUNDU DIEZAIOKEGU?

    • Energiaren agentzia publikoak
    • Toki, eskualde eta/edo estatu mailako administrazio publikoak
    • Energia-kontsumoan intentsiboak diren industriak
    • Zerbitzu energetikoetako enpresak
    • Energia-banatzaileak
    • Ingeniaritzak

    Nazioarteko presentzia

    RedMENTES
    EERA
    Logo Hydrogen Europe Research
    EBC
    Net-Zero Basque