Berria

Apaingarrietarako gainazal plastikoak bernizatzeko, erradiazio ultramore bidezko ontze-prozesu bat garatu dugu IRURENA GROUPekin batera

2020ko azaroaren 8a

Mota horretako gainazaletan sortzen diren itsaspen-arazoak konpontzen dira ultramore bidezko sistemarekin, eta, gainera, ingurumen-arloko eskakizunak betetzen dira.

Gainazal plastikoetarako sistema fotopolimerizagarri bat garatzen dihardugu (melamina-tauletarako, batez ere), erradiazio ultramore bidezko ontzea erabilita. Sistema horren bidez, itsaspena bermatzen da, akabera matea edo distiratsua ematen zaio —bezeroaren beharren arabera—, eta altzariak behar besteko propietate fisiko-mekanikoak lortzen dira.

Gainazal plastikoetan oinarritutako euskarri sintetikoak, hala nola melamina-taulak, asko erabiltzen dira altzarien fabrikazioan. Horrelako taulak prentsan egiten dira, presioa eta tenperatura erabiliz, baina gainazal oso erretikulatuak sortzen dituzte, eta arazoak sortzen dira ondoren erantsi nahi diren estaldura-geruzak itsasteko.

Taula horiek bernizatuak ez izateko diseinatuta badaude ere, bernizatze- edo lakatze-prozesu bat aplikatu ohi zaie, kalitate handiagoko altzariaren itxura emateko, eta azken produktuak balio erantsi handiagoa izateko. Mota horretako gainazaletan sortzen diren itsaspen-arazoak konpontzen dira ultramore bidezko sistemarekin,

eta, gainera, hobea da ingurumenerako.  

  • Disolbatzaileetan oinarritutako prozesuak erabiliz melamina-oinarria bernizatzea (3 geruzako aplikazio-sistema) = 200-500 g/l KOL emititzen dira.
  • PROALSIN UV prozesua erabiliz melamina-oinarria bernizatzea (3 geruzako aplikazio-sistema )= 0-50 g/l KOL emititzen dira.

 PROALSIN ekimenari esker, gainazal sintetikoak (melamina, batez ere) bernizatzeko sistema fotopolimerizagarri moldakor bat du IRURENA GROUPek,

Informazio gehiago

Proiektuan 2018an hasi zen, Eusko Jaurlaritzako Ekonomia Garapen eta Lehiakortasuneko Sailaren HAZITEK programaren barruan, IRURENA GROUP buru zela, TECNALIAren lankidetzarekin.

Sistema fotopolimerizagarri oso baten garapenean datza PROALSIM, eta hiru fase hartzen ditu barnean: inprimazioa, hondoa eta akabera. KOLik ez dute eta ADRtik salbuetsita daude produktuok, bernitzatzeko zailak diren gainazal sintetikoak babesteko eta edertzeko solido askoko produktuak baitira.

*Konposatu organiko lurrunkorrak (KOL): konposatu organiko batzuk (karbonoa eta elementu hauetako bat edo gehiago dituztenak: hidrogenoa, halogenoak, oxigenoa, sufrea, fosforoa, silizioa edo nitrogenoa, karbono-oxidoak eta karbonato edo bikarbonato ez-organikoak izan ezik) ezen, 2004/42/EE Direktibaren 2. artikuluan jasotako definizioaren arabera, 250 °C-ko edo gutxiagoko hasierako irakite-puntua dutenak, 101,3 kPa-eko presio estandarrean. Horrek esan nahi du erraz lurruntzen direla irakite-puntuaz azpiko tenperaturan (halakoa da, esaterako, bentzenoa).

*ADRa edo garraiatzeko segurtasuna: ADRa, hots, karga arriskutsuak lurretik garraiatzeko nazioarteko akordioa, salgai arriskutsuen errepideko garraioa arautzeko Europa mailako akordio bat da. Nazio Batuen Erakundearen gomendioei jarraituz egin zen, eta Espainian ere indarrean dago, 1972ko urriaren 19an atxiki baitzitzaion akordio hari. Europako herrialde gehienak ez ezik, Asiako eta Afrikaren iparraldeko zenbait herrialde ere atxiki zaizkio. Argitaratutako azken berrikuspena 2015. urtean sartu zen indarrean, eta bi urtean behin berrikustea aurreikusten da, urte bakoitietan. Salgai arriskutsuen paketatzea, garraioa, dokumentazioa eta beste alderdi batzuk arautzen ditu akordioak, bai eta salgai horien karga, deskarga eta biltegiratzea ere, bai salgaiak herrialde batetik bestera eraman behar badira, eta bai herrialde barruan mugitu behar badira. Eragiketetan parte hartzen duten guztien betebeharrak eta erantzukizunak zehazten dira akordioan, pertsonei eta gauzei kalterik ez egiteko eta ingurumena babesteko.