Berria

Aurkezpen onenaren saria eskuratu genuen <i>Security Debt: Characteristics, Product Life-Cycle Integration and Items</i> izeneko artikuluarekin.

2021ko uztailaren 9a
PREMIO A LA MEJOR PRESENTACIÓN DE UN ARTÍCULO DENTRO DEL PROYECTO TRUSTIND

Lan hori «Secure Systems Life Cycle Development» sortaren barruan egina da, Elkartek 2020 laguntza-programaren barruko TRUSTIND egitasmoan.

Zor Teknikoaren gaineko Nazioarteko TechDebt 2021 IV. Konferentzian aurkeztu zuten Security Debt: Characteristics, Product Life-Cycle Integration and Itemsizeneko artikulua (Segurtasun-zorra: ezaugarriak, produktuen bizi-zikloa integratzea eta elementuak), Software and Systems Lifecycle Innovation (SLI) taldeko kideek egina.

Analisi hori TRUSTIND proiektuaren (Creating Trust in the Industrial Digital Transformation) lan-sortetako batean eginiko ikerketaren emaitza da. Industria-zibersegurtasunaren jakintza-oinarria garatzea da helburua, zeina Elkartek Sekutek proiektuarekin hasi eta, ondoren, Elkartek Cyberprest eta Sendai proiektuekin garatu baitzen.

Horretarako, bizi-ziklo osoan zibererasoen aurrean erresilienteak diren industria eta proiektu industrialak sustatzeko teknologia sortzen dugu, eta, horretaz gainera, Zibersegurtasunaren Euskal Industria garatzea sustatzen.

TRUSTIND proiektuak industria digitalaren eraldaketarekin loturiko teknologiak ikertzen ditu; esate baterako, industria-erresilientziaren kudeaketa, industriaren nortasun digitala, datu industrialen segurtasuna, auditoretza eta auzitegi-analisia, eta sistema seguruen bizi-zikloaren garapena. Teknologia horiek segurtasuna eta pribatutasuna indartzen dituzte hornidura-kate osoko diseinua baliatuz, modu ebaluagarri eta egiaztagarrian, eta erraztu egiten dute fabrikatzaileak saldu ostean zibersegurtasuna mantentzea.

TECNALIAn aztertzen ari gara nola transferitu ditzakegun zor teknikoaren kudeaketa-kontzeptuak segurtasun-alderdietara. Lehenbiziko urrats gisa, egoeraren azterketa bat egin da, sistemak garatzerakoan segurtasun-zorra zenbatestearekin loturik. Literaturan proposatutako ikuspegiak identifikatu behar ditugu, eta lortu behar dugu egindako aurkikuntzen bidez sistema kritikoen segurtasuna neurtzeko modu egoki bat zehaztea.

Informazio gehiago

TRUSTIND egitasmoa 2020ko uztailean abiarazitako ELKARTEK proiektuetako bat da. Euskadiko zibersegurtasunaren alorreko bederatzi ikerketa-eragilek parte hartzen dute: TECNALIA (liderra), IKERLAN, VICOMTECH, BCAM, CEIT, Mondragon Unibertsitatea, TECNUN, UPV/EHU eta Deustuko Unibertsitatea.

Programa hau bat dator Basque Cybersecurity Centerren (BCSC) estrategiarekin. Garatutako teknologia Basque Digital Innovation Hubaren (BDIH) Zibersegurtasun Nodoaren laborategietan erakutsiko da.