Berria

Eivissa eta Formentera arteko itsaspeko interkonexioaren saiakuntzak

2023ko irailaren 20a
Ensayos Interconexión submarina Ibiza-Formentera

“TECNALIAk eta PRYSMIANek elkarrekin egiten dituzte saiakuntzak eta egiaztapenak bi uharteetatik”

Eivissa-Formentera itsaspeko interkonexioa martxan jartzeko baliozkotze-probak

Eivissa eta Formentera uharteen arteko itsaspeko konexioa 132 kV-eko zirkuitu bikoitzaren bidez egiten da, bakoitzak 53 MVA garraiatzeko ahalmena duela. Eivissako Torrent azpiestaziotik abiatzen da, eta Formenterako azpiestazio berrian amaitu. Eivissan 5,3 km-ko lurpeko trazadura du, 27 km-ko urpeko tarte bat eta 4,8 km-ko lurreko azken tarte bat Formentera uhartean.

Maiztasun aldakorreko bi sistema erresonanteren konexio paraleloaren bidez egin ziren saiakuntzak. Sistema horiek TECNALIAk eta PRYSMIANek hornitu dituzte, eta Eivissako loturaren muturrean daude, Torrenteko azpiestazioan.

Proben emaitza oso ona izan zen

Probak TECNALIAko eta PRYSMIANeko langileek egin zituzten. Enpresa horrek kablea ekoitzi eta hornitzen du, eta RED ELÉCTRICArentzako itsaspeko interkonexioa ezartzeaz eta martxan jartzeaz arduratzen da. Bi erakundeetako ingeniariak eta teknikari espezialistak Eivissa eta Formentera uharteetara joan ziren, bertatik bertara egiteko RED ELÉCTRICAren Zehaztapen Teknikoan definitutako baliozkotze-proben programa osoa.

Proba horien artean daude zirkuituko osagarri guztien deskarga partzialak neurtzea, barne direla bi zirkuituen lurreko eta lurretik itsasorako (edo itsasotik lurrerako) trantsizioko 69 lotuneak. Proben emaitza oso ona izan zen, eta ekainean jarri zen martxan zerbitzua.

Interkonexio berria urrats handi bat da Eivissan eta Formenteran hornidura bermatzeko, bereziki Formenteran. Izan ere, uharteko eskariaren % 100i erantzuteko aukera emango du, sistemarentzat seguruak diren baldintzetan. Hala, tokiko sorkuntzaren beharrak minimizatuko dira eta, beraz,
sistemaren kostuak murriztu, eta energia-trantsizioari lagunduko zaio, CO2 emisioak murriztuta.

Gure laborategi elektrikoak @ILACek akreditatzen ditu ISO 17025 arauaren arabera, goi-tentsioko lurpeko eta itsaspeko kableak martxan jarri aurretik in situ saiakuntzak egiteko.

ERANSKIN TEKNIKOA (enac.es)