Berria

Ekonomia zirkularreko ereduak bultzatzen ditugu material konposatuen eta mugikortasun elektrikoaren esparruan

2020ko martxoaren 25a

DigiPrime-k hondakin desmanufakturatuen ehunekoa handitu, eta balio-katean sartzen ditu berriro

DigiPrime plataforma digitalak eskala handian egiaztatzen eta garatzen ditu zenbait jarduera-sektorek —eta, bereziki, automobilgintzak— sortutako hondakinen berrerabilera, birmanufakturatze eta birziklatzeari lotutako balio-katea eta prozesuak.

Helburu hori betetzeko ematen diren zerbitzuak honako erronka hauek lortzera bideratuta daude: 

  • Gaur egun bideragarritasun ekonomikorik ez duten “desfabrikazio”-prozesuen balio erantsia handitzea
  • Eskaintza eta eskaria identifikatzea eta hurbiltzea, gaur egun ezezaguna baita tartean diren eragileentzat
  • Balorizatzeko aukerak identifikatzen lagunduko duten informazioa eta zerbitzuak ematea
  • Gaur egun bideragarritasun teknikoa bermatzen ez duten birziklatze-prozesuak optimizatzea
  • Eskaintza eta eskaria zeharka lotuko ditu
  • Berrikuntza-zerbitzuak integratuko ditu, sektore anitzeko ikuspegiarekin eta nodo gisa federatua, datuak eta zerbitzuak zabaltzeko eta integratzeko aukera emateko.
  • Sakon balioztatu da, sektorearteko sei proiektu piloturen bidez. Haietan, 20 erabilera-kasu zehaztu dira, Europako bost industria-sektoretakoak: automobilgintza, energia berriztagarriak, elektronika, ehungintza eta eraikuntza. Horrez gain, proiektu pilotu batzuk egin dira beste sektore batzuetan, deialdi irekiko mekanismo baten bidez finantzatuta. 

TECNALIAk automobilgintzaren sektoreko hondakinak ditu ardatz, batez ere, eta, ezinbestekoa denean, beste sektore batzuetako hondakinak ere hartuko ditu kontuan, hala nola energia eolikoaren sektorekoak.

Konpositeen eta teknopolimeroen familiako hondakinak aztertzen ditugu, eta materialak birziklatzeari lotutako prozesuetan jartzen dugu arreta. Halaber, algoritmoak erabiliz, moduluak garatzen ditugu fase edo prozesu kritikoenetan erabakiak hartzen laguntzeko, eta hobetuz joango dira ekimenak aurrera egin ahala. Birziklatze-prozesuak optimizatzeko, biki digitalak jarriko ditugu abian. Horrela, datuak gainbegiratu eta sortzen dira balio erantsiko zerbitzuetan ustiatzeko.

Eskualdearteko kasu pilotua Euskadin (Espainian) aplikatuko da, eta berrikuntza-zentroak eta balio-kateak identifikatu eta integratuko dira.

H2020 Programako proiektu bat da DigiPrime; Europako 12 herrialdetako 36 bazkidek parte hartzen dute, eta lau urte iraungo du.