Berria

Hidrogenoaren ekonomia hedatzen laguntzeko start-up bat sortu du TECNALIAk

2020ko martxoaren 5a

H2SITE enpresa berria Bizkaian kokatuko da, eta TECNALIAren, Frantziako ENGIE enpresaren eta Eindhoveneko Unibertsitatearen (TUe) arteko lankidetzari esker sortu da

Gertuko etorkizun batean energia, industria eta mugikortasuna deskarbonizatzeko, eta karbono gutxi erabili beharko duen ekonomia baterako energia-trantsizioa bizkortzeko, funtsezko elementu bat da hidrogenoa. Alde batetik, energia-eduki handiko gas bat da, energia jaso eta beharrezkoa den uneetan askatzeko gaitasuna duena; hala, energia berriztagarria sortzearen erronka nagusietako bat gainditzen da: eskaritik banandutako ekoizpen ez-jarraitua. Gainera, hidrogenoaren erabilera oso hedatuta dago industrian. Haren ekoizpenaren jatorria ez da berriztagarria, eta gas naturala instalazio zentralizatu handietan eraldatuta lortzen da; beraz, hidrogenoa konprimatu eta erabilera-puntuetara garraiatzeak kostu handiak ditu, bai ekonomikoak, bai ingurumenekoak.

Testuinguru horretan, TECNALIA eta Eindhoveneko Unibertsitatea, azken hamar urteetan, lankidetzan aritu dira purutasun handiko hidrogenoa ekoizteko prozesuaren inguruan. Frantziako ENGIE enpresa –energiaren sektoreko erreferente bat da mundu mailan– oraintsu sartu da lankidetza horretan, eta, emaitza gisa, H2SITE izeneko start-up industrial bat sortu da, zeinaren helburua baita purutasun handiko hidrogenoa teknologia eraginkor eta errentagarriago batekin ekoiztea bultzatzea. Gainera, ENGIE Venturesek, mundu guztiko utilityen sektoreko funts handienetako batek, Espainian egiten duen lehenengo inbertsioa da.

Informazio gehiago prentsa-oharrari buruz