Berria

Laborategitik merkatura BRTA eta TECNALIA Venturesekin

2022ko uztailaren 29a
Del laboratorio al mercado con BRTA y TECNALIA Ventures

“Udako ikastaro honek berrikuntza-ekosistemako eragileen arteko interakzioa sustatzen du, eta jabetza intelektual eta industrialaren kudeaketa hobetzeko tresnak eta gaitasunak jartzen ditu ikasleen esku”

Asier Rufinok, TECNALIA Ventureseko CEOak, azaldu du zer iritzi duen deep tech venture buildingez laborategitik merkatura pasatzeko eta inpaktuko spin-offak garatzeko tresna eraginkor gisa

BRTA Basque Research and Technology Alliance-k topaketa hau antolatu du uztailaren 18 eta 19rako, EHUren udako ikastaroen esparruan, ikerketa-emaitzak balorizatzeko asmoz: "Ikerketa-emaitzen balorizazioa BRTAren eskutik: sortutako ezagutza nola identifikatu, babestu eta ustiatu inpaktua hobetzeko". Asier Rufinok, TECNALIA Ventureseko gure CEOak, aurkezpenetako batean parte hartu du hizlari gisa.

Euskal Herriko Unibertsitatearen (EHU) udako ikastaroen Fundazioaren esparruan antolatu den udako ikastaro horrek berrikuntza-ekosistemako eragileen arteko interakzioa sustatzen du balorizazio-prozesu hobeak sustatzeko, eta jabetza intelektual eta industrialaren kudeaketa hobetzeko tresnak eta gaitasunak jartzen ditu ikasleen esku.

BRTAk topagune hori proposatzen digu prozesuak hobetzeko gaitasunak, tresnak eta esperientziak partekatzeko, ikerketaguneetan sortzen den ezagutza konplexua identifikatuz, babestuz eta ustiatuz. Topaketan, egun osoko bi saio antolatu dira; bata ikerketa-zentroetako jabetza industrial eta intelektualaren kudeaketari buruzkoa, eta bestea oinarri teknologikoko enpresa berriak balorizazio-bide adierazgarri gisa sortzeari buruzkoa.

TECNALIA Ventures eta Deep Tech Venture Building

Asier Rufinok bigarren eguneko agenda ireki du aurkezpen honekin: “Laborategitik merkatura: inpaktuko spin-offak garatzeko arrakastaren gakoak”. Asier Rufinok 12 gakotan laburbildu du nolako iritzia duen berak deep tech venture buildingez erakunde publiko zein pribatuek —izan zentro teknologiko, ETE, korporazio edo administrazio publiko— ikerketan eta garapen teknologikoan egiten dituzten inbertsioak balorizatzeko tresna eraginkor gisa.

Gainera, Antonio González CEITeko kudeatzaileak moderatutako mahai-inguru honetan parte hartu du: “OTEBa sortzea: teknologia merkatura eramateko zeregin kitzikagarria”.

2. arrakasta-kasua: zentro teknologikotik sortutako OTEBa. H2SITE” izeneko aurkezpenean, Andrés Galnares H2SITEko CEOak eta Gorka Hermoso TECNALIA Ventureseko partaidetzapeko enpresen kudeatzaileak H2SITE kasua aurkeztu dute. TECNALIAren partaidetzapeko Startup Deep tech enpresa bat da, purutasun handiko eta kostu txikiko hidrogenoa in situ ekoizteko sortua.

Gorka Hermosok TECNALIAren gisako zentro teknologiko baten ikuspegitik hitz egin du deep tech venture buildingari buruz. Andrés Galnaresek, berriz, startup-aren ikuspegia partekatu du.