Berria

Lur arraroen familiako metalak berreskuratzea

2023ko otsailaren 16a
Consocio del proyecto Reeproduce

“TECNALIAk aurretratamenduaren eta hidrometalurgia aurreratuaren optimizazioan jarri du fokua, purutasun handiko (gutxienez % 95ekoa) lur arraroen oxidoak ekoizteko

Europako klima-neutraltasunaren helburuak lortuko baditugu, gai izan beharko dugu energia- eta mugikortasun-soluzio garbiak modu jasangarriagoan garatzeko.

Trantsizio energetikoak berekin ekarriko du lehengaien eskaria handitzea, hala nola iman iraunkorrak ekoizteko erabiltzen diren lur arraroena. Lehengai horiek, besteak beste, energia berriztagarrien, mugikortasunaren, robotikaren edo IKTen sektoreetan erabiltzen dira; EBk inportatu egiten ditu gehienak.

TECNALIAk parte hartzen duen REEPRODUCE ekimenaren bidez, Europak lehengai horiekiko duen autonomia handitu nahi da, eta EB munduko lider bihurtu nahi da lur arraroen elementuen ekonomia zirkularrean.

TECNALIAren parte-hartzea

Hondakinen balorizazioaren esparruan, TECNALIAren ikerketa-ildo nagusia iman iraunkorrak birziklatzea da, lur arraroen familiako metalak berreskuratzeko; hala, askotariko hondakin-fluxuetatik datozen iman iraunkorrak tratatuko ditu, eta garapenak heldutasun teknologiko handira eramango.

Laura Sánchez, TECNALIAko ikertzaile seniorra, ekimen horren buru da zentro teknologikoan. Batez ere, aurretratamenduaren eta hidrometalurgia aurreratuaren optimizazioan jarriko da fokua, purutasun handiko (gutxienez % 95ekoa) lur arraroen oxidoak ekoizteko.

REEPRODUCEren helburu nagusia

REEPRODUCEren xedea da hondakin elektriko eta elektronikoen birziklapen industrialerako lehen balio-kate europar jasangarri, lehiakor eta osoa ezartzea, bizi-zikloaren amaieran dauden produktuetatik abiatuta hondakin elektriko eta elektronikoak ekoizteko gai izango dena, kostu lehiakorrekin eta ingurumena errespetatzen duten teknologiekin.

Helburu hori lortzeak balio-kate estrategiko bat bermatuko du Europako trantsizio ekologikorako.

Europako Batzordea

Proiektu honek Europar Batasuneko Horizonte Europa ikerketa eta berrikuntza programaren finantziazioa jaso du 101057733 zenbakiko dirulaguntza-akordioaren bidez.