Berria

Produktu eta zerbitzuen bizi-zikloaren jasangarritasuna aztertzeko metodologia sendo eta operatibo bat garatzen ari gara

2020ko azaroaren 16a

Ekonomia zirkularrak jasangarritasunari buruzko informazio gardena eta egiaztagarria eskatzen du

Garapen jasangarriak eta ekonomia zirkularrak oreka bat eskatzen dute ingurumenaren, ekonomiaren eta gizartearen onuren artean, eta, orobat, hazkunde ekonomikoa baliabideen erabileratik bereiztea. Produktuen jasangarritasunari buruzko informazio fidagarria, konparagarria eta egiaztagarria behar da, “European New Green Deal” dokumentuan adierazten den bezala.

Dauden ikuspegiei osotasuna eta koherentzia falta zaie, eta ez dute inplementatzeko tresna praktikorik; produktuen jasangarritasunari buruz sortzen duten informazioa zatikatua da, eta ez oso konparagarria.

TECNALIA buru duela, ORIENTING ekimena metodologia sendo eta operatibo bat garatzen ari da produktu eta zerbitzuen bizi-zikloaren jasangarritasuna aztertzeko. Ikuspegi horren berrikuntza ingurumen-, gizarte- eta ekonomia-inpaktuak integratzean dago: negozio-eredu linealen nahiz zirkularren bidez sortutako produktuak ebaluatu nahi dira, eta profesionalei aukera posibleak ulertu eta kudeatzea ahalbidetu nahi zaie.

Ekonomia zirkularreko zenbait eragile garrantzitsu (ECNALIA, UGENT, VTT, FRAUNHOFER, ECOINNOVAZIONE, PRE, EIFER, UCA, ECOINVENT, LAVOLA, ECOPRENEUR, ACLIMA, BASF, TERNUA, STORA ENSO eta SOLANA) gure zentroan elkartu dira materialen kritikotasuna eta produktuen zirkulartasuna ebaluatzeko adierazle berriak diseinatzeko. Gainera, tresna berriak garatu dituzte negozioetan eta politiketan aplikazio metodologikoa bultzatzeko eta sinplifikatzeko; tresna horiek, besteak beste, orientatzeko eta gaitzeko materialak, datuen eta softwarearen espezifikazioak eta bizi-zikloaren jasangarritasuna aztertzeko ITko tresna praktiko bat dira.

Industriako azterketa-kasuak

Metodologia eta euskarri-tresnak industriako bost azterketa-kasutan aplikatuko dira, erakusle gisa. Haien aplikagarritasuna ziurtatzeko, partzuergoak lankidetza estuan lan egiten du industria-elkarte eta kluster, ETE, kontsumitzaile-erakunde, gobernu-erakunde eta normalizazio-erakundeekin.

Proiektuaren emaitzei esker, ondo aztertuta hartu ahal izango dira enpresa-erabakiak; eta guztiontzako “joko-arau” berberak garatu; alegia, merkatu bakar bat produktuentzat, jasangarritasun-informazio sendo batean oinarritua, hau da, informazio garden eta egiaztagarrian.

 

EU-FlagProiektu honek Europar Batasunaren ikerketa eta berrikuntzako Horizon 2020 programaren finantziazioa jaso du, 958231 zenbakiko diru-laguntzaren bidez.