Berria

Óscar Lagek Doktorego-tesi Onenaren 2023ko IEEE saria jaso du

2023ko azaroaren 9a
Óscar Lage recibe el Premio IEEE a la Mejor Tesis Doctoral 2023

"2023ko doktorego-tesirik onena: Blockchain teknologian oinarritutako plataforma deszentralizatuen eredu berriak"

Bikaintasuna aitortzea: Óscar Lagek Doktorego-tesi Onenaren 2023ko IEEE Spain Blockchain saria jaso du

Bere espezializazio-arloko saririk entzutetsuena eman diote Óscar Lage gure lankideari. Espainiako Ingeniari Elektriko eta Elektronikoen Institutuak (IEEE) Doktorego-tesi Onenaren 2023ko IEEE Spain Blockchain saria eman dio"Blockchain teknologian oinarritutako plataforma deszentralizatuen eredu berriak" arloan egindako ekarpen nabarmenagatik.

Joan den ostiralean, sari entzutetsua aurrez aurre jasotzeko ohorea izan zuen Óscarrek, Madrilgo "IEEE Day" saioan. Estatu Batuetan, 1884an, Filadelfiako Elektrizitatearen Nazioarteko Erakusketara joateko ingeniari elektrikoek egindako lehen bilera ospatzen du ekitaldiak, bilera hark eman baitzion hasiera gaur egungo elkarteari.

Saria, haren dedikazioaren eta lan neketsuaren aitortza izateaz gainera, Oscarrek gure enpresari blockchain teknologiaren arloan ematen dion bikaintasun-maila ere erakusten du.

Espainiako Ingeniari Elektriko eta Elektronikoen Institutua (IEEE)

IEEE munduko elkargo profesional tekniko handiena da: 420.000 ingeniari, zientzialari, teknologo eta profesional baino gehiago ordezkatzen ditu 160 herrialdetan baino gehiagotan, eta Piscatawayn (New Jersey, AEB) du egoitza. Munduko telekomunikazioen, elektronikaren eta informatikaren sektoreetako argitalpenen % 30 argitaratzen ditu IEEEk, eta nazioarteko 1.000 konferentzia baino gehiago antolatzen ditu urtean.

Gainera, 900 arau tekniko inguru garatu ditu IEEEk; besteak beste, IEEE802.11 sistema, oro har WiFi izenez ezagutzen dena.  Institutuaren xedea berrikuntza teknologikoa eta bikaintasuna sustatzea da, gizateriaren mesedetan.

Zorionak, Óscar, lorpen paregabe horrengatik!