Berria

VALREC, eraikuntza- eta eraispen-hondakinetan (EHH) ekonomia zirkularra sustatzeko ekimena

2022ko otsailaren 1a
Nace VALREC para potenciar la economía circular en residuos de construcción y demolición

«VALREC Madrilgo Erkidegoak eta Eskualde Garapeneko Europako Funtsak elkarrekin finantzatutako berrikuntza irekiko enpresa-hubetan integratuta dago»

Urtean bi milioi tona EEH isurtzea saihestuko du, eta % 20 murriztuko du karbono-aztarna enpresetan

VALREC eraikuntza- eta eraispen-hondakinetatik (EEH) lortzen diren baliabide mineralen zirkulartasuna, trazabilitatea eta purutasuna areagotzeko soluzio berritzaileak garatzeko sortu da, eta, hala, eraikuntza-produktu berrien fabrikazio ekoeraginkorra lortzeko.

Ekimen horrekin, ekonomian, ingurumenean eta gizartean lortu nahi da inpaktua. Zehazki, honela:

1) Hemendik 2025era bitartean, % 30 inguru areagotuko du baliabide mineraletatik balio erantsi handiagoko eraikuntza-produktuetara igarotzeko zirkularitatea, eta, horri esker, urtean bi milioi tona EEH ere saihestuko dira.
2) Parte hartzen duten enpresen karbono-aztarna % 20 inguru murriztuko da, abiapuntuko egoerarekin alderatuta.
3) Proiektu hau garatzeko, enplegua sortuko dute ezagutza sortzen eta zabaltzen lankidetzan diharduten enpresek eta erakundeek (TECNALIA, Eraikuntza Zientzien Eduardo Torroja Institutua eta Madrilgo Unibertsitate Autonomoa).
4) Enpresetan 17,2 milioi euroko inpaktu ekonomikoa lortuko litzateke, bi milioi euro inguruko inbertsio pribatua egin ondoren lortutako emaitzak ustiatzearen ondorioz.
5) Profesionalak berriro ere gaituko dira, eta ezagutza sortuko da eraikuntza-enpresetan eta balorizazio-makinen arloko enpresetan, teknologia digital eta berdeen arloan.

Soluzio efizienteak eta jasangarriak

VALRECek ekarriko dituen soluzioak Madrilgo Autonomia Erkidegoko errealitatera egokitutako hurbilketa holistiko batetik sortu dira, eta teknologiarekin eta merkatuarekin loturiko hainbat traba gainditzera daude bideraturik. Ziurtatu nahi da eraikuntza-materialen eta -produktuen zikloak ixten direla, eta, horretarako, berreskuratze efizientea ez ezik trazabilitate digitaleko teknologia berriak ere baliatuko dira. Hala, kontuan hartuko dira, batetik, ekonomia zirkularra eta, bestetik, baliabideen eta energiaren efizientzia.

Proiektuan ikertutako soluzioak hainbat alderdirekin egongo dira lotuta:

  1. Eraispen selektiboa eta kalitatearen trazabilitatea, informazioaren digitalizazioaren bidez.
  2. Teknologia berriak erabiltzea, purutasun handiagoko eta kalitate hobeko lehengai birziklatuak lortzeko.
  3. Lehengaion portzentaje handiagoa (% 95eraino iristea da helburua, pisuan) txertatzea eraikuntzaren sektorerako produktu berri eta prestazio hobeagokoetan.
  4. Soluzio ekodiseinatuak frogatzea eta baliozkotzea, bai eta soluzio digital berriak ere, haien bidez informazio xeheagoa izateko balio-kate osoan.
  5. Eskuratutako emaitzak ikuspegi tekniko eta komertzialetik ez ezik ingurumenaren aldetik ere analizatzea eta aztertzea, emaitzen ustiapena analizatzea eta proiektutik eratorritako negozio-eredu berriak planteatzea.

Sektorearen erronkak

VALRECek modu jasangarriagoan kudeatzen ditu hondakin horiek, eta, hala, eraikuntzaren sektoreko erronka nagusien norabide berean ari da, baliabide materialen efizientzia handiagoa eta jasangarritasuna lortzeko, betiere ziklo-ixte adimendunari begira.

  • «España Circular 2030», ekonomia zirkularrarekin loturik: efizientzia handiagoa emateko eta, baliabide materialak erabiltzeari dagokionez, zikloak ixteko.
  • «Europako Itun Berdea», klima-aldaketarekin lotutako gaietan: teknologia, material eta eraikuntza-produktu alternatiboen garapena sustatzea, eta, haiei esker, nabarmen murriztea berotegi-efektuko gasen emisioak baliabideok erauztean, fabrikatzean, garraiatzean, obran jartzean eta zerbitzua ematean.
  • «España digital 2025», sektorea digitalizatzeari dagokionez: informazio digitala hobetzea materialei buruz, dela bizi-zikloan, dela hornidura-katean.

Madrilgo Erkidegoan, bost eta zazpi milioi tona inguru eraikuntza- eta eraispen-hondakin (EHH) sortzen da urtean. Espainia osoan, 36 milioi tona inguru, eta Europa osoari erreparatzen badiogu, berriz, 461 Mt. Sortutako EEH guztietatik, % 30 inguru balio erantsi apaleko erabileretarako birziklatzen dira.

Kalkuluen arabera, EEHen % 30 hondakin geldoen zabortegietan ezabatzen dira batere tratatu gabe, eta % 40 kontrolik gabe eramaten dira hondakindegietara eta kontrolik gabeko naturaguneetara.

I+Gko lankidetza publiko-pribatua hobetzen laguntzea

Surge Ambiental eta Valoriza (Sacyr Taldea) dira VALREC ekimenaren buru, eta Madrilgo Erkidegoko beste zazpi enpresak ere esku hartzen dute: ALLGAIER MOGENSEN, ADCORE, SIKA, SODIRA, HORMICRUZ, KOLOKIUM eta GBCe (Green Building Council España). Eginahal horretan, babesa eskaintzen dihardute TECNALIA ikerketa eta garapen teknologikoko zentroak, Eraikuntza Zientzietako Eduardo Torroja Institutuak (IETCC) eta Madrilgo Unibertsitate Autonomoak.

2020ko laguntza-deialdiaren esparruan diruz lagundutako proiektua da VALREC, eta haren xedea da I+Gko lankidetza publiko-pribatua hobetzen laguntzea Madrilgo ekonomiarako garrantzi estrategikoa duten arloetan, Berrikuntza Irekiko Guneek (berrikuntza-hubak) eginiko trakzio-proiektuen inguruan, betiere Espezializazio Adimendunerako Ikerketarako Eskualde Estrategiaren barruan (RIS3). Madrilgo Erkidegoko 2014-2020 aldirako EGEF Programa Operatiboko Eskualde Garapeneko Europako Funtsak (EGEF) finantzatzen du.

Proiektuak bost milioi eurotik gorako aurrekontua du, eta bi urtez iraungo du.