Prentsa-oharra

Nazioarteko adituek SmartEnCity ekimena aztertuko dute

2022ko ekainaren 17a
Especialistas internacionales analizan en clave energética el proyecto SmartEnCity en el barrio de Coronación (Vitoria-Gasteiz)

Nazioarteko adituek Koroatze auzoko SmartEnCity proiektua aztertuko dute (Gasteiz), energiaren ikuspegitik

Europako proiektuak ekainaren 14an eta 15ean egingo du azken konferentzia, Gasteizko Europa Jauregian

SmartEnCity Europako proiektuaren esparruan, sei urtez, soluzio adimendunak inplementatu dira Gasteiz, Tartu (Estonia) eta Sonderborg (Danimarka) hiri "itsasargi"etan. Proiektu horren helburua da CO2-rik gabeko hiri adimendunak sortzeko estrategia komuna diseinatzea, Horizon 2020 I+G+Bko programaren esparruan.

Sei herrialdetako 38 erakundek (Alemania, Bulgaria, Danimarka, Estonia, Italia eta Espainia) osatzen duten SmartEnCity partzuergoak aldi berean gauzatu du proiektua aipatutako hiru hiri horietan. TECNALIAk koordinatzaile gisa jardun du Europan, eta hauek hartu dute parte Koroatze auzoko ekimenean: Eusko Jaurlaritza, Gasteizko Udala, Energiaren Euskal Erakundea, Giroa-Veolia, Visesa (tokiko koordinatzaile gisa), eta MONDRAGON Korporazioko kooperatibak, hala nola ETIC, Fagor Ederlan, KREAN, LKS Infraestructuras IT, Mondragon Unibertsitatea eta Ondoan.

Euskal hiriburuko Europa Jauregian ekainaren 14an eta 15ean egingo den azken konferentzian, balantzea egiteko unea da. Bi egunez, nazioarteko zenbait espezialistak eta Europako zenbait hiritako ordezkariek Koroatze auzoaren garapena eta proiektuaren emaitzak aztertuko dituzte, baita gainerako hiri "itsasargi"ena ere. Halaber, aditu-taldeak, saio interaktiboak eta networking-tailerrak izango dira, esperientziak eta ikaskuntzak azaltzeko.

Europar Batasunak etorkizun deskarbonizaturako duen programaren barruan kokatzen da topaketa hori, eta parte-hartzaile hauen ikuspegia presente egongo da inaugurazio-egunean: Europako Batzordearen beraren ordezkariak; Gorka Urtaran, Gasteizko alkatea; Iñaki Arriola, Eusko Jaurlaritzako Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraioetako sailburua; eta Francisco Rodríguez, SmartEncity proiektuaren koordinatzailea eta Tecnaliaren ordezkaria.

Koroatzea, proiektu orokorra: etxebizitzen birgaitze energetikoa, espazio publikoa, bero-sarea eta bus elektriko adimenduna (BEA)

Koroatzeko proiektuaren hasieran, Visesak 302 etxebizitza eta 26 komunitate birgaitu zituen, eta etxebizitzen erosotasun-baldintzak hobetzea lortu da, eraikinen fatxadak eta estalkiak birgaituta. Era berean, Visesa laguntzaile izan dute bizilagunek, etxeak modu egoki eta optimoan erabil ditzaten, efizientzia energetikoa maximizatuz, kontsumoa murriztuz, obraren ondorengo isolamendu hobeari esker, eta eraikinen kontserbazioa bermatuz.

2021eko udatik, Aldabe Gizarte Etxean dago auzoko bero-sarea, eta Giroak kudeatzen du. Gasa erabat ordezteko, basoetako biomasaz elikatutako berokuntza komunitariorako eta ur bero sanitariorako sistema bat jarri zen martxan. Gaur egun, 435 etxebizitza hornitzen ditu, Koroatzeko parrokiaz gain.

Bestalde, eremu publikoan aurreikusitako berrikuntzak egingo ditu Gasteizko Udalak. Parte hartzeko prozesu baten ondorioz, Udalak Aldabe kalea oinezkoentzat jarriko du eta Aldabe eta Ziudadela plazatxoak berrituko ditu. Esku-hartze horretan, oinezkoentzat jarri eta modernizatu egingo da ardatz hori, eta irisgarritasuna hobetzeko ere balioko du. Mugikortasuneko eta Espazio Publikoko Departamentuak espazioen banaketa berrantolatu nahi du: oinezkoen joan-etorriei leku gehiago egin, trafikoa gutxitu eta ibilgailuen abiadura murriztu, eta herritarrentzako egonlekuak sortu, banku eta lore-ontziekin.

Garraio publikoan mugikortasuna elektrifikatzearen aldeko apustua egiten du

Proiektu honetako beste jarduera bat garraio publikoan mugikortasuna elektrifikatzearen aldeko apustua da; errekuntza-autobusen ordez, BEAk (bus elektriko adimendunak) jarriko dira.

Francisco Rodríguez TECNALIAko Urban Transformation Lab-eko arduradun eta proiektuaren zuzendari/koordinatzaileak adierazi duenez, “Koroatze auzoan egindako lanek garrantzi handia ematen diote gure hiriek parke eraikiaren deskarbonizazioari nola ekin diezaioketen aztertzeari, funtsezkoa baita hori neutraltasun klimatikorako trantsizioan”.

SmartEnCity proiektuak Europar Batasunaren ikerketa eta berrikuntzako Horizon 2020 programaren finantziazioa jaso du, 691883 zenbakiko dirulaguntzaren bidez.