Agenda

    2026an industria eta gizartea eraldatuko duten joera teknologikoak

    Default image  post type alt

    Eguna

    2025ko abenduaren 11a

    Lekua

    Itsasmuseum - Bilboko Itsas Museoa

    Ordua

    9:30 am - 1:30 pm

    Prezioa

    Doan

    Jardunaldi honetan, aztergai izango ditugu 2026an industria eta gizartea birdefinituko dituzten teknologiak: sentsorika kuantikoa, AA simulatiboa, mundu birtualak eta gehiago

    Muga teknologiko berri bat

    2026ak etapa berri bati ekingo dio: simulazioak, errealitate hedatuak eta adimen artifizialak, etorkizuneko tresna izateari utzi, eta teknologia erreal bihurtuko dira. Konputazio kuantikoaren, kriptografia postkuantikoaren, adimen artifizial iraunkorraren eta mundu birtualen arteko konbergentzia sortzen ari den ekosisteman, bata bestearekin uztartzen ari dira alderdi fisikoa eta digitala.

    Zer deskubrituko dugu jardunaldi honetan?

    • Ikusiko dugu algoritmo kuantikoek arazo konplexuen ebazpena azkartuko dutela eta kriptografia postkuantikoak segurtasun globala birdefinituko duela.
    • Sortzen ari diren adimen artifizialen zeregina aztertuko dugu, kontuan izanik gai direla ingurune birtual aktiboetan hogeita lau orduz ikasteko eta eboluzionatzeko.

    Gai erabakigarriak

    • Sentsorika kuantikoa eta konputazio aurreratua
    • Kriptografia postkuantikoa eta segurtasun digitala
    • Adimen kolektiboa duten robotak
    • AA simulatibo iraunkorra
    • Mundu birtualak eta identitate digital berriak

    Hizlariak eta adituak

    Topaketa honetan partaide gisa arituko dira gure lankide Alejandra Ruiz eta Óscar Lage, baita esparru teknologikoko beste zenbait erreferentzia ere: Iñaki Suárez, BAICeko Teknologiako zuzendaria; Raquel Garay, IZENPEko Betetze Teknikoko arduraduna; Iñaki Vázquez (PhD), Deustuko Unibertsitatea; Jorge R. López Benito, deep tech edo teknologia sakonaren alorreko aholkulari aditua. Moderatzaile-lanetan, berriz, Enara Artetxe arituko da, Creativitic Interactive etxekoa.

    Itsasmuseum - Bilboko Itsas Museoa

    Hartu zure lekua!
    Izena eman