Agenda

    21/2020 Errege Lege Dekretua. Zer neurri bete beharko dira “normaltasun berrian”? Nola eragiten diote nire enpresari?

    Eguna

    2020ko ekainaren 29a

    Lekua

    WEBINARRA

    Ordua

    -

    Prezioa

    Doan

    Ekainaren 21ean bukatu zen alarma-egoera. Ekainaren 10ean, asteazkena, COVID-19ak eragindako osasun-krisiari aurre egiteko premiazko prebentzio-, euspen- eta koordinazio-neurrien errege-dekretua argitaratu zen Estatuko Aldizkari Ofizialean (BOE), eta horiek gidatuko dute gure bizimodu berria.

    Enpresen eguneroko martxari asko eragiten diote neurri horiek. Konpainietako prebentzio-sailei haiek ulertzen eta ezartzen laguntzea da webinar honen helburua.

    EDUKIA 

    • Ekainaren 9ko 21/2020 Errege Lege Dekretua (BOE), eta “normaltasun berria” gidatuko duten neurri berriak.
    • 21/2020 Errege Lege Dekretuak enpresarako dituen legezko ondorioak. TECNALIAn nola arindu den konfinamendua eta nola egokitu den 21/2020 Errege Lege Dekretua.
    • EPIdig: COVID-19aren hedapenari aurre egiteko, pribatutasuna bermatuz kontaktuen aztarnari segitzen dion lehen sistema. Beste NBE bat zure enpresarako. 

    NORENTZAT DEN 

    • Prebentzioko eta giza baliabideetako arduradunak 

    NORK EMATEN DUEN 

    • Javier Larrañeta - PESIko idazkari nagusia
    • Rafael Ruíz Calatrava doktorea - Kordobako UnibertsitatekoLaneko Arriskuen Prebentziorako Katedrako zuzendaria. CGPSST eta CGRICT kontseiluetako lehendakaria. Umivaleko Programa eta Proiektu Korporatiboetako zuzendaria.
    • Luis I. Díaz Bada - TECNALIAko prebentzio-zerbitzuko arduraduna
    • Mikel Mabe - Ibermática digitaleko Bid & Proposals alorreko burua.