Agenda

    4.0 konpositeak fabrikatzeko prozesuak: biki digitalak

    Eguna

    2020ko ekainaren 5a

    Lekua

    WEBINARRA

    Ordua

    -

    Prezioa

    Doan

    Konpositeak material estrategikoak dira arintzea oso garrantzitsua den sektore guztietarako: automobilgintza, aeronautika, sektore eolikoa... Hala ere, oraindik mugak dituzte fabrikazio-prozesuen kostuan, kadentzian eta fidagarritasunean, eta horregatik ez dira gehiago sartu merkatuan.

    4.0 industriaren kontzeptuetan oinarritutako garapen teknikoak integratzeak (biki digitala edo digital twin, adibidez) aukera emango luke eragozpen horiek hein handi batean konpontzeko eta konpositeen potentzial guztia baliatzeko.

    NORK EMATEN DUEN

    Isabel Harismendy – Konpositeen taldeko ikertzailea

    EDUKIA 

    • Mintegi honetan, azalduko dugu zer ikuspegi dugun konpositeek laugarren industria-iraultzan duten lekuari buruz eta haien fabrikazio-prozesuetan biki digitalak sartzearen potentzialari buruz.
    • Gainera, konpositeen fabrikazio-prozesuen adibide batzuk erakutsiko dira, 4.0 filosofia aplikatuz eginak. 

    NORENTZAT DEN 

    • Konpositeen fabrikazio-prozesuetan 4.0 kontzeptuak aplikatzean interesa duten guztientzat (bai negozioaren ikuspegitik, bai teknologiaren ikuspegitik).

     

    OHARRA: Webinar hau gaztelaniaz egingo da