Agenda

    4.0 soluzioak galdategien eraldaketa digitalerako

    Eguna

    2018ko urriaren 25a

    Lekua

    101 eraikina, Bizkaiko teknologia-parkea (Zamudio)

    Ordua

    -

    Prezioa

    Doan

    Galdaketaren sektorearen eraldaketa digitalak zailtasun handiak gainditu behar ditu: fabrikazio-teknologia berrietako, kontrol- eta neurketa-teknologietako eta logistikako tresna digitalek sortzen duten datu-bolumen izugarria interpretatu beharra, adibidez. Informazio digital hori beharrezkoa da ekoizpen-ratioak handitzeko, energiaren erabilera optimizatzeko eta enpresak errentagarriagoak izateko.

    Galdategietako langile teknikoei, prozesu-ingeniariei eta I+Gko ingeniariei zuzendua dago jardunaldia, eta galdaketaren sektorea eraldatzeko 4.0 soluzioak lantzen jarraitzeko da; izan ere, une honetan, erronka handiei ari zaie aurre egiten sektore hori. 

    Zure zain gaituzu!

    PROGRAMA

    Ordutegia Gaia
    09:00-9:30 PARTE-HARTZAILEAK ERREGISTRATZEA
    09:30-09:45 Ongietorria
    ► Marcial Alzaga, Galdatzaileen Elkarteen Espainiako Federazioa (FEAF)
    ► Alberto Abuin, Galdaketaren Alorreko zuzendaria, eta Mikel Niño, 4.0 Industriaren arduraduna (TECNALIA)
    09:45-10:05 KEYNOTE
    10:05-11:15 Urtzea eta materialak: erabakiak hartzeko zer behar eta soluzio dauden urtze-fasean eta materialetan
    ► Hizlaria: MATERIAL CONEXION 
    11:15-11:50 ATSEDENALDIA - KAFEA
    11:50-12:45 Galdaketa-prozesuak:4.0 soluzio batzuen azterketa, zenbait azpiprozesuri konponbidea emateko, hala nola hauei: grabitatea hareazko moldean, HPDC, argizari galduzko galdaketa, etab., zenbait materialekin.
    ► Hizlaria: LORAMENDI
    13:00-14:15 OTORDUA - LUNCHA
    14:15-15:15 Kalitatea, efizientzia energetikoa eta ingurumena:  produktuari egiten zaizkion kontroletan egin diren aurrerapenak, hala nola karbono-aztarna, energia-kontsumoa, hondakinak eta abar kontrolatzea. 
    Hizlaria: UNE
    15:15-16:00 Zibersegurtasuna, robotika: datuak hartzea, konfidentzialtasun handia, datuak babesteko segurtasun-sistemak eta akats handiak eragiten dituzten lan errepikakor eta monotonoak sinplifikatuz alderdi arriskutsuak hobetzeko robotika.
    ► Hizlaria:TECNALIA
    ► Hizlaria: ANJU
    16:00-16:30 Jardunaldiaren amaiera eta ONDORIOAK