Testuinguru teknologiko berriak babes-estrategia berriak eskatzen ditu
CyberHub Spain ekimenaren Konferentzia Nazionalean parte hartuko dugu —AMETIC elkarteak antolatua—, Barcelona Cybersecurity Congress kongresuaren markoan, ezagutza partekatzea eta zibersegurtasunaren etorkizuna definituko duten erronka teknologikoei aurre egitea helburu.
CyberHub Spain ekimenaren Konferentzia Nazionalaren hirugarren eztabaida-mahaian izango gara. Topagune horretan, erreferentziazko espezialistak bilduko dira gai hauei buruz hausnartzeko: sortzen ari diren arriskuei nola aurrea hartu eta erresilientzia digitala nola indartu, berrikuntza, ikerketa eta lankidetza teknologikoa abiapuntu hartuta.
Adimen artifiziala eta teknologia kuantikoak izaten ari diren eboluzio azkarrak aurrekaririk gabeko aukerak zabaltzen dizkie enpresei eta erakundeei. Aldi berean, erronka handiak sortzen ditu, sistema kritikoak, datuak eta azpiegitura digitalak babesteari dagokionez.
TECNALIAren ikuspegia etorkizuneko zibersegurtasunari buruz
Gure lankide Iván Gutiérrezek beste aditu batzuekin partekatuko du mahaia, TECNALIAk honako gai honen inguruan duen ikuspegia emateko: adimen artifizialak eta konputazio kuantikoak zibersegurtasunaren etorkizuna nola eraldatuko duten.
Saioan zehar, honako alderdi giltzarri hauek jorratuko ditugu:
- AAren eragina zibermehatxuak detektatu eta prebenitzeko.
- Konputazio Kuantikoak gaur egungo sistema kriptografikoei sortzen dizkien erronkak.
- Segurtasun aurreratuko soluzio berriak garatzeko aukerak.
- Enpresen, teknologia-zentroen eta erakunde publikoen arteko lankidetza bultzatzeko beharra.
Erreferentziazko panela, eztabaida teknologikoa bultzatzeko
Gainera, berrikuntza teknologikoan eta Konputazio Kuantikoan liderrak diren zenbait erakundetako profesionalek ere hartuko dute parte mahaian; erakunde horien artean, Quside, Qilimanjaro, Quantum Tech eta Airbus Aircraft daude, TECNALIArekin batera.
- Ekosistema teknologikoaren bilakaerari buruzko zenbait ikuspegi ezagutzeko aukera izango da topaketan, eta datozen urteotan sortuko diren segurtasun-erronkei aurre egiteko behar diren gaitasunez eztabaidatu ahal izango da.
- Zibersegurtasunari eta eraldaketa digitalari buruzko nazioarteko foro nagusietako baten markoan egingo da saioa: Barcelona Cybersecurity Congress kongresuan.
