Agenda

      AAk eta beste teknologia batzuek neurozientzian dituzten aplikazioak

      Aplicaciones-IA-tecnologías-neurociencia-Tecnalia

      Eguna

      2024ko ekainaren 6a

      Lekua

      Yimby Bilbao (Ercilla kalea, 24, Bilbo)

      Ordua

      10:00 am - 1:00 pm

      Prezioa

      30 € (BEZik gabe)

      AA bidez gidatutako gailuak eta soluzio teknikoak aztertuko ditugu

      The Walk On Project erakundeak WOP KonektAi saioa antolatu du Bilbon, adimen artifizialean eta osasunaren alorreko beste teknologia batzuetan zentratua; espero diren aukerak eta sortzen diren erronkak landuko dira.

      Hauek dira ekitaldiaren helburuak:

      • AAren eta beste teknologia batzuen goraldiak neurozientziari ekarri dizkion aukera batzuen mapa eguneratua sortzea.
      • Tokiko ehunari bultzada bat ematea, pazienteentzako irtenbideak (aurrerapen zientifikoak, diagnostikorako tresna berriak, terapia berriak, soluzio tekniko berriak) ekar ditzaketen proiektuak sortzeko. Erakundeak iraunkortasunez eutsi nahi dio bultzada horri.

      TECNALIAren parte-hartzea

      Saioan Ander Ramos izango da; TECNALIAko osasun-ikertzailea da, eta neurozientzian aditua.

      • Beste aditu batzuekin batera, AAk eta beste teknologia batzuek neurozientziaren eremuan dituzten aplikazioak aztertuko ditu.
      • Zehazki, AA bidez gidatutako gailuez eta soluzio teknikoez arituko da Ramos.

      Osasunari aplikatutako AAren aukerak

      • Saio hori WOP KONEKTA Neurozientziari buruzko Nazioarteko Biltzarreko (Bilbo, ekainaren 6tik 8ra) jarduera paraleloetako bat izango da.
      • Ekainaren 5erako Dibulgazio-jardunaldi bat antolatu da, publiko guztiei zuzendua: terapia berriek medikuntzara ekarriko dituzten aukera izugarriei buruz arituko dira goi-mailako bi mediku eta neurozientzialari, eta adimen artifiziala eta beste teknologia batzuk osasungintzara ekartzen ari diren aukera ugariez ere hitz egingo dute.

      Yimby Bilbao (Ercilla kalea, 24, Bilbo)

      Hartu lekua!
      Izena eman

      Agenda