Agenda

    Adimen artifizial aplikatua

    Eguna

    2020ko maiatzaren 15a

    Lekua

    WEBINARRA

    Ordua

    -

    Prezioa

    Doan

    Adimen artifiziala indarrez ari da zabaltzen. Jakina da merkatu batzuetan erabiltzen dela eta gero eta gehiago zabaltzen ari dela, eta horrek interesa pizten du digitalizazioaren eta eredu edo sistema automatiko adimendunen arteko jauzi kuantitatiboa egin nahi duten enpresetan. 

    Datu-bilketa eta sentsorizazio masiboa egin ondoren, gehienei heltzen zaie ordua beren buruari galdetzekoa (baldin eta dagoeneko galdetu ez badiote) informazio gordin horretatik nola ateratzen den ezagutza eta nola hobetzen diren produktuak.

    Garrantzitsua da adimen artifiziala darabilten teknologiei buruzko oinarrizko ezagutza izatea (zer helburu landu daitezkeen, zer baldintza bete behar den), eta proiektua garatzeko jardunbide egokiak izatea. Hartara, arriskua minimizatzen da, eta inpaktua maximizatzen. 

    NORENTZAT DEN 

    • Kudeatzaileak
    • Ekoizpen-arduradunak
    • Adimen artifizialak dakartzan aukerei buruz gehiago jakin nahi duen oro 

    NORK EMATEN DUEN 

    • Javier Del Ser - Joint Research Laboratory on Artificial Intelligence laborategiaren arduraduna
    • Esther Villar - IKTen alorreko Artificial Intelligence plataformaren arduraduna