Agenda

      Adimen artifiziala industrian: enplegua eta erronka sozialak

      IA en la industria

      Eguna

      2022ko ekainaren 7a

      Lekua

      IMH Campus

      Ordua

      10:00 am - 12:30 pm

      Prezioa

      Doan

      Adimen artifiziala industrian

      Laugarren industria-iraultza bete-betean, askotariko teknologiak ari dira aurrera egiten industrian, eta, aukera berriak ez ezik, zenbait erronka ere sortzen dituzte. Adimen artifiziala izugarri ari da nabarmentzen, gaitasun handia baitu automatizazio, efizientzia eta produktibitate handiagoa lortzeko, baita lehendik existitzen diren prozesu eta produktuei lotutako zerbitzu berriak sustatzeko ere.

      Alabaina, adimen artifiziala baliatzen hasteak pizten du errezelo sozialik ere. Ildo horretan, ohikoak dira lanpostuan zaintzaren eta kontrolaren arloan planteatzen diren dilema sozioetikoak, bai eta langabezia masibo potentzialak edo berrikuntza teknologiko mota horri loturiko deskalifikazio- eta birkualifikazio-prozesuek eragindako antsietateak ere.

      Argi dago adimen artifiziala txertatzeak industria nabarmen birbideratzea eskatuko duela (azpiegiturak, prozesuak, profilak, gaitasunak, eta abar), baina beharrezkoa izango da, orobat, haren garapenean inplikatutako eragileen arteko lankidetza estuagoa ere (ikertzaileak, teknologoak, enpresak, administrazioa, gizarte-eragileak).

      Jardunaldiaren helburua

      Jardunaldi honen helburua da inplikatutako eragileen iritzia jakitea; alde batetik, adimen artifizialaren arloko adituena, eta, bestetik, industrian adimen artifiziala txertatzearen inplikazioak eta ondorioak biziko dituzten pertsonena:

      • Zer erronka sozial planteatzen ditu euskal industrian adimen artifiziala txertatzeak?
      • Zer ondorio izango ditu lan-merkatuan, etorkizuneko enpleguetan eta prestakuntzan?
      • Era berean, bertatik bertara entzungo dugu zer iritzi duten herritarrek eraldaketa teknologiko eta sozial horren inguruan; zenbait formatu baliatuz (ahozkoa, birtuala eta aurrez aurrekoa), parte-hartzaileek gonbidatutako eragileekin hitz egiteko aukera izango dute.

      IMH Campus

      Agenda