Agenda

Aerotaxia: aireko garraio berria

Eguna

2020ko ekainaren 18a

Lekua

WEBINARRA

Ordua

-

Prezioa

Doan

Hainbat herrialde —hala nola Alemania, AEB, Japonia eta Txina— elkarrekin lehian ari dira zeinek edukiko aurrena aerotaxiak hegan beren hirietan. Lehiaketak bi alderdi ditu: teknologikoa eta araudiarekin lotutakoa. Garraiobide berriari esker, hiri barruko garraioa osatuko da, eta aeronautika berri bat jarriko da martxan, askoz ere ekologikoagoa eta banatuagoa.

Azken urteetan oztopo asko gainditu ditu teknologiak, eta, horri esker, hiri-aireontzien ekosistema berri bat sortzen ari da. Hainbat helburutarako erabil daitezke ontziok: pertsonak garraiatzeko, larrialdi-egoerei erantzuteko nahiz eskatutako produktuak ekartzeko.

NORK EMATEN DUEN 

  • Joseba Lasa - Electric Aircraft Lab-eko arduraduna.
  • Iñaki Iglesias –Electric Aircraft Lab-eko arduradun teknikoa eta ikertzailea.

 EDUKIA 

  • Ikusiko dugu zer dela eta hasi diren aerotaxiak errealitate bihurtzen, eta zer eragin izango duen teknologia horrek hiri-garraioaren ekosisteman.
  • Beste aireontzi batzuekin integratzea: U-Space.
  • Iraganeko aerotaxia.
  • Gainditutako oztopo teknikoak – “aeronautika berria”.
  • Merkatu eta agertoki berriak.
  • Herrialde bakoitzaren roadmapak eta araudia.
  • TECNALIAk aerotaxiaz duen ikuspegia.
  • Zer egoera eta zer ezaugarri nahi lituzkeen.
  • Lauren aerotaxiaren garapena eta etorkizuna.
  • Jauzi disruptiboa (S-curve).
  • Xedea zehaztea.
  • Nork eta zertarako erabiliko duen zehaztea.
  • Segurtasun eta onargarritasun handiena izan dezan zer ezaugarri izan behar dituen zehaztea.
  • Aerotaxiaren neurriak eta hirian nola integratuko den zehaztea.
  • Zer behar da aerotaxi bat garatzeko? 

NORENTZAT DEN: 

  • Azken aurrerapen teknologikoetan interesa dutenentzat, eta, zehazki, jakin nahi dutenentzat nola aldatuko duten teknologia berriek hiri-ingurunea eta hiri-garraioa, jasangarriagoa eta eraginkorragoa izan dadin.