Agenda

    Aldakortasunari, sistema konfiguragarriei eta produktu-lerroei buruzko topaketa iberoamerikarra

    Eguna

    2020ko urriaren 26a - 2020ko urriaren 27a

    Lekua

    Ekitaldi birtuala

    Ordua

    -

    Prezioa

    Doan

    Ekitaldi hau aldakortasunaren kudeaketan, sistema konfiguragarrien garapenean eta produktu-lerroetan interesa duten gaztelaniaren eremuko ikerlari, profesional eta erakundeen arteko topagune bat da.

    Topagunearen helburu nagusiak  

    • Produktu-lerroen, aldakortasunaren eta sistema oso konfiguragarrien inguruan diharduten ikerketa-taldeen eta enpresen arteko lankidetza sustatzea
    • Arlo horretan dagoen ezagutza metatzea, eta egungo erronkak identifikatzea
    • Industriaren eta akademiaren arteko sinergiak sustatzea, topaketaren esparruan  

    Zer lor dezakezu?  

    • Ikerketa-taldeak ezagutzea, eta haien inguruko informazioa jasotzea: zer lan egiten duten, gaur egun zer ikerketa-ildo dituzten (orokorrak eta/edo zehazki ikasleenak edo, oro har, ikertzaileenak), datu-multzoak eta erabilgarri dauden tresnak, etab.
    • Gure inguruko enpresen indarguneak eta premiak ezagutzea.
    • Lankidetza: ikerketa-agenda bat ezartzea; proiektuak, baterako argitalpenak, etab.
    • Ikerketa-zentroek industriaren premietatik gertu dauden ekarpenak egitea.  

    Nola dago egituratuta topaketa?  

    Izen-ematea

    Eman izena doan “Aldakortasunaren topaketa webgunearen bidez”