Agenda

    Alokabizi: alokairu sozialeko etxebizitza babestuaren eredua

    ALOKABIZI: hacia un nuevo modelo de vivienda protegida de alquiler social, como servicio público

    Eguna

    2023ko abuztuaren 31a - 2023ko irailaren 1a

    Lekua

    Miramar Jauregia, Donostia

    Ordua

    8:45 am - 2:35 pm

    Udako ikastaroa: alokairu sozialeko etxebizitza babestuen eredu berri baterantz, zerbitzu publiko gisa

    Alokairu sozialeko etxebizitza babestuen parkearen etorkizuneko ikuspegi bat, ikusmolde berritzailea, jasangarria eta gizarte-balioa sortzekoa duena

    Euskadin dugun errealitate berriak pentsarazi egiten digu nolakoak behar duten bizi garen espazioak, hiriek eta etxebizitzek.

    Euskadi 2020 Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza Planean, alokairu publikoko etxebizitza eraginkor eta irisgarri bat genuen helburu. Orain, gainera, etxe bat, etxebizitza atsegin bat, geure sentituko dugun leku bat bilatzen dugu. Eredu berriak etorkizuneko belaunaldientzako ondare izan nahi du, garai jasangarri, inklusibo eta digital berri honekin bat datorrena. Eredu berri horrek biodibertsitate-ingurune batean integratu behar ditu eraikinak eta pertsonak.

    Jarduera honetan, etxebizitza publikoen egungo parkeari eta behar ditugun etxebizitza-motei buruzko eztabaida eta hausnarketa sustatzen saiatuko gara: atseginak, kanpoaldearekin lotuak, balioaniztunak eta osasungarriak izan behar dute. Eredu berriak lagungarri izan behar du lotura handiagoa sentitzeko, eta, horretarako, mundu digitalak zerbitzu aurreratuenetara konektatzeko aukera berriak eskaintzen ditu, bazterketa saihestuz.

    TECNALIAren parte-hartzea

    • Etxe jasangarria: industrializazioa - Ainhoa Pérez de Arrilucea Cueva | TECNALIA - Arkitektoa, ikertzailea eta Eraldaketa Energetiko, Klimatiko eta Urbanoaren Unitateko proiektuen kudeatzailea
    • Etxe efizientea: kalitate akustikoa -  Maria José de Rozas López | TECNALIA / Eusko Jaurlaritzako Eraikuntza Kalitatearen Kontrolerako Laborategia - Arlo Akustikoaren arduraduna
    • Etxe digitala: Bikia biki digitala- Jose Manuel Olaizola Martija | TECNALIA  - Eraikuntzaren Digitalizazioko eta Automatizazioko plataformaren arduraduna

    Informazio gehiago, Alokabizin

    Miramar Jauregia, Donostia - Online

    Hartu lekua!
    Izena eman