Agenda

    Altzairuzko egiturak korrosiotik babesteko pintura-sistemak

    Eguna

    2020ko maiatzaren 11a

    Lekua

    WEBINARRA

    Ordua

    -

    Prezioa

    Doan

    Altzairu babesgabea atmosferaren eraginpean, uretan edo lurrean dagoenean, korrosio-fenomenoen mende dago, eta korrosioak kalte larriak eragiten ditu. Altzairuzko egiturak era askotara babesten dira, korrosioak eragiten dituen propietate-galerak saihesteko eta, hala, egitura horien balio-bizitza luzatzeko.

    Une honetan, halako egoeratan, arau hau aplikatzen da, nagusiki: ISO 12944 Pinturak eta bernizak – Pinturazko babes-sistemen bidez altzairuzko egiturak korrosioaren aurka babestea. Arau hori 2018. urtean berrikusi zen, eta atal bat erantsi zitzaion, berariaz itsaso zabaleko egiturei buruzkoa.

    EDUKIA: 

    • Inguruneari dagokion erabilera egokiaren arabera altzairuzko egiturak babesteko metodo egokiena nola aukeratzen den ikusiko dugu.
    • Pintura-sistemen konposizioa zehazteko saiakuntzak, iraunkortasuna ebaluatzeko laborategiko saiakuntzak eta emaitzak ebaluatzeko irizpideak azalduko ditugu.
    • Itsaso zabaleko egiturak eta haiekin erlazionatutako elementuak babesteko pintura-sistemei buruz hitz egingo dugu. Egitura horiek, normalean, CX (offshore) korrosio-kategoriako eta Im4 murgiltze-kategoriako inguruneetan egoten dira. 

    NORENTZAT DEN: 

    • Osagai-fabrikatzaileak.
    • Petrolioaren eta gasaren industria.
    • Industria kimikoa eta petrokimikoa.
    • Energiaren sektoreko osagaiak eta ekipoak fabrikatzen dituztenak, bereziki itsaso zabaleko energia berriztagarrietan erabiltzen direnak.
    • Estalduren (pinturen) fabrikatzaileak.
    • Eraikuntzako produktuen fabrikatzaileak.
    • Egurats zabalean, uretan murgilduta edo lurrean egon behar duten altzairuzko egiturak edo pinturak fabrikatzen dituzten enpresak. 

    NORK EMATEN DUEN: 

    • Raúl Caracena -Muturreko Egoeretarako Materialen arduraduna, Energia eta Ingurumena sailean.
    • Arantxa Pérez - Eraikuntza-materialen laborategiko teknikaria, Lab Servicesen.