AA aplikatuaren Euskadiko topagune nagusia
ApplAI26 Adimen Artifizial Aplikatuko Euskadiko Biltzarra da, BAICek sustatua eta helburu argi batekin sortua: lurraldea Europa mailan erreferentzia gisa finkatzea industrian eta gizartean benetako eragina duten adimen artifizialeko soluzioak ezartzeari dagokionean.
- Biltzarra Donostian egingo da eta eraldaketa digitalarekiko konpromisoa duten enpresak, unibertsitateak, teknologia-zentroak, startupak eta entitate publikoak bilduko ditu.
- TECNALIAk erakundeekin elkarlanean jarduten du adimen artifiziala haien prozesu eta negozio-ereduetan integratzeko, helburuetara bideratuta dagoen ikuspegi etiko eta sendo bat oinarri hartuta.
- ApplAI26 biltzarrean parte hartuta, Euskadin AA aplikatuaren ekosistema sendoa garatzearekiko konpromisoa indartzen dugu.
Adimen artifizialeko joerak, estrategia eta erabilera arduratsua
- Biltzarraren programak adimen artifiziala ezartzeko garrantzitsuak diren alderdietan sakontzen du.
- Ponentziek datuaren estrategia, talentuaren garapena, erakundeen eraldaketa kulturala eta teknologia horien erabileraren jardunbide arduratsuak jorratzen dituzte, besteak beste.
- Ponentzia horiek guztiek ikuspegi praktikoa dute, eta sektore gakoetan (esaterako, industriaren, energiaren, osasunaren edo administrazio publikoaren arloetan) AAren integrazioa bizkortzera bideratua.
- ApplAI26 ez da joerei aurrea hartzera mugatzen. Ekiten hastera eta erakundeen lehiakortasunean benetan eragitera bideratuta dago.
Eraikitzen ari garen etorkizuna
TECNALIAk 3. blokean hartuko du parte: Etorkizuna: talentuak, enpresak eta ekosistemak eraldaketaren eragile gisa duten paperean ardaztutako gunea.
- Javier del Serek, TECNALIAko ikertzaile nagusiak, “¡Que no cunda el p-ai-nico! Educación, pensamiento crítico y responsabilidad en el uso de la inteligencia artificial” (”Ez dadila izu-AA gailendu! Adimen artifizialaren inguruko hezkuntza, pentsamolde kritikoa eta erantzukizuna”) aurkeztuko du.
- Bere hitzaldian, adimen artifiziala ulertzeko, zalantzan jartzeko eta modu arduratsuan erabiltzeko gai diren profesional eta erakundeak prestatzearen garrantziaz jardungo du. Ezinbesteko ikuspegia da pertsonen eta garapen ekonomiko eta sozialaren zerbitzura dagoen teknologiadun etorkizun bat eraikitzeko.
