Agenda

    Ate irekien eguna, Euskadiko kultura- eta sorkuntza-industrientzat

    Eguna

    2019ko apirilaren 2a

    Lekua

    TECNALIA eraikina - 700. eraikina – DERIO - BIZKAIKO TEKNOLOGIA PARKEA

    Ordua

    -

    Prezioa

    Doan

    Jardunaldian ikusiko duzu zer aukera teknologiko eta ahalmen dauden prototipoak sortzeko, garatzeko eta teknologia berritzaileekin esperientzia edo kontzeptu berriak probatzeko, eta ideiak sortu edo analizatu ahal izango dituzu.

    TECNALIA Hizkuntza Politikako Sailarekin lankidetzan ari da Eusko Jaurlaritzaren KSI Berritzaile programaren 2019ko deialdian, eta, lankidetza horren barruan, erakutsi nahi dugu zer aukera ematen duten esperimentazioko, analisiko eta sorkuntzako gure laborategi berriek: azken teknologiaz hornituak, eta kultura- eta sormen-industrietara bereziki bideratuak.

    Miñaoko (Araba) gure instalazioetako laborategiok elementu hauek dituzte: 

    •  Errealitate areagotuko, mistoko eta birtualeko gailu komertzial berrienak.
    •  Giza portaera ikertzeko sentsore fisiologikoak eta monitorizazio-teknologiak (neuromarketina).
    •  Mugimendua atzitzeko ingurune egokia target islatzaileak denbora errealean lokalizatzeko.
    •  500 m3-ko kaiola bat droneekin esperimentatzeko.
    •  200 m2-ko Chroma areto huts bat
    •  3D-ko fotogrametria- eta modelatze-sistema.
    •  Errealitate birtualeko esperimentaziorako murgiltze-ingurune bat, 6 askatasun-gradukoa eta interakziorako elementuz hornitua. 

    NORI ZUZENDUA

    KSI Berritzaile programa EAEko kultura- eta sormen-alorreko enpresei bideratua dago. Zentro teknologikoetatik kultura- eta sormen-alorreko enpresetarako transferentzia teknologikoa du helburu, produktu eta zerbitzu berritzaileak sortzeko eta sinergiak eta aukera-espazio berriak garatzeko. 

    • 1. ardatza. Berrikuntza eta teknologiaren transferentzia
    • 2. ardatza. Antolakuntza-ereduaren eta enpresa-egituraren berrikuntza
    • 3. ardatza. Enpresak finantza-alorrean gaitzea 

    Eman izena, eta zuzeneko arreta eskainiko dizugu.

    HARREMANETARAKO