ECSIren (European Cluster for Securing Critical Infrastructures) 3. Tailerra: Azpiegitura kritikoen babesa eta erresilientzia
Gaur egungo azpiegitura kritikoak gero eta konplexuagoak eta banatuagoak dira; eskala handiko sistema ziberfisikoak dira, beste azpiegitura kritiko batzuekin interkonektatuagoak eta interdependenteagoak.
Eraso ziberfisikoak ugaritzen ari dira kopuruari, irismenari zein sofistikazioari dagokienez. Zaila da haietarako prestatzea eta haien inpaktu osoa aurreikustea. Beraz, zibersegurtasunari eta segurtasun fisikoari zeini bere aldetik heltzea ez da eraginkorra jada. Izan ere, ikuspegi integratuagoak behar dira: arrisku fisikoak eta zibersegurtasun-arriskuak kontuan hartu behar dituzte, elkarren arteko loturekin, interakzioekin eta efektu teilakatuekin batera, eraso konbinatu ziberfisikoen edo are hibridoen erronkari aurre egiteko.
Zibersegurtasuna eta segurtasun fisikoa integraturik
- Tailer horretan, aurkeztuko da zer ikuspegi erabiltzen diren integraturiko zibersegurtasunari eta segurtasun fisikoari heltzeko zenbait industria-sektoretan: energia, garraioa, edateko ura eta hondakin-urak, osasuna, azpiegitura digitalak, bankuak eta finantza-merkatua, espazioa eta administrazio publikoa, besteak beste.
- ECSCI klusterraren proiektuetan eztabaidatu eta jorratuko dituzte sektore horietako bakoitzean azpiegitura kritikoak babesteak dituen berezitasunak: emaitzak aurkeztuko dituzte, eta haien alderdi tekniko, etiko eta sozialei eta azpian dauden teknologiei buruz eztabaidatuko dute.
- Erakutsiko dira, zehazki, segurtasuna modu integratuan modelizatzeko teknika berritzaileak, IoT-ren segurtasuna, azpiegitura kritikoak babesteko adimen artifiziala, segurtasunari buruzko informazioa trukatzeko eta detekzio-, prebentzio- eta arintze-neurriak gehiago automatizatzeko DLT teknologiak, eta azpiegitura kritikoen erresilientziarako AA.
- Atal hauek osatuko dute tailerra: hasiera-hitzaldiak, proiektuen aurkezpenak, mahai-inguruak, eztabaida-panelak eta aurkezpen tematikoak.
Norentzat
- Azpiegitura kritikoen babesaren arloko zientzialari eta adituak, CISOak, CIOak, CERTak, CSIRTak, CSOak, zibersegurtasuneko eta segurtasun fisikoko adituak, zenbait sektoretako ordezkariak eta azpiegitura kritikoen erresilientziarako arduradun politikoak.
Proiektu nabarmenak
TECNALIA buru dute proiektu hauek:
- AI4CYBER: zerbitzuak fidagarriak direla eta oinarrizko eskubideak betetzen dituztela bermatuko du, osagaietan erabilitako adimen artifizialaren esplikagarritasun-, ekitate- eta sendotasun-gaitasunak integraturik.
- DYNABIC: Europako zerbitzu kritikoek mehatxu ziberfisiko aurreratuen aurrean duten erresilientzia eta negozioarekin jarraitzeko gaitasunak handitzea du helburu.