Agenda

Belaunaldi gazteak eta fabrikazioa: eten gaindiezina?

Participamos en el webinar sobre la captación de talento joven para la industria manufacturera.

Eguna

2022ko azaroaren 15a

Lekua

Online

Ordua

10:30 am - 11:30 am

Prezioa

Doan

Hartu parte manufaktura-industriak talentu gaztea kontratatzeko dituen erronkei buruzko webinar honetan.

Topaketa honen helburua da manufaktura-sektoreak talentu gaztea kontratatzeko dituen erronkei buruzko eztabaida eta elkarrizketa emankorrak sustatzea. Orobat aztertuko da nola egin erakargarriago industria-ikasketak belaunaldi gazteen talenturako. Errealitateak erakusten du manufaktura-sektoreak, nahiz oso garrantzitsua izan ekonomia guztietan balioa sortzeko, ahaleginak eta bi egin behar dituela talentu gaztea erakartzeko eta kontratatzeko.

Ekimen hau manufaktura-industriarekin lotutako Europako zazpi proiekturen testuinguruan antolatu da; DIMOFAC da horietako bat, eta masako produkzioaren garaitik masako pertsonalizazioaren garairako trantsizioa erraztea du helburu.

TECNALIAren parte hartzea DIMOFAC proiektuan

Kontsumitzaileen herena baino gehiago prest daude ondasun eta zerbitzu pertsonalizatuagoak erosteko. Gehienek gehiago ordaintzea ere onartuko lukete ondasunok lortzeko. Fabrikek azkar erantzun behar diete eskari-aldaketei, fabrikazio-prozesu arinen bidez, ondasun pertsonalizatuak ondasun estandarren abiadura berean ekoitzi behar baitituzte.

Hona hemen DIMOFAC modulu bidezko fabrikazio-soluzioaren abantaila nagusiak: azkarra da, erraza, moldagarria eta efizientea, nola produktibitateari hala kostuei dagokienez.

TECNALIAk linea pilotu fisikoa garatu eta integratu du, sektore aeroespazialerako osagai-familia materialaniztun bat batuz. Zehazki, laser bidezko lotura-modulua kontrolatzeko eta ikuskatzeko sistema adimenduna garatzeaz arduratzen gara.