CPHI 2026 azoka: sektore farmazeutikoaren mundu mailako erreferentziazko azoka

    TECNLIA Pharma Labs

    Eguna

    2026ko urriaren 6a - 2026ko urriaren 8a

    Lekua

    Fiera Mliano, Italia

    Ordua

    10:00 am - 4:00 pm

    TECNALIAk eta LABSANek beren DDMO zerbitzuak erakutsiko dituzte CPHI 2026 azokan, industria farmazeutikoaren nazioarteko topaketa nagusian

    Garapen farmazeutikoa eta hirugarrenentzako sendagaien fabrikazioa farmaziaren eta biofarmaziaren sektoreko mundu mailako topaketa handienean

    TECNALIA eta LABSAN erakusketari izango dira Milanen, CPHI 2026 azokan, farmaziaren eta biofarmaziaren industriako nazioarteko erreferentziazko ekitaldian.

    Azokan, sektoreko eragile nagusiak bilduko dira, hala nola osagai aktiboak, makineria, ontziak eta zerbitzuak; Fiera Milanon (Italia) egingo da, 2026ko urriaren 6tik 8ra, eta mundu osoko 62.000 profesional eta 2.400 erakusketari baino gehiago bilduko dira.

    TECNALIA: berrikuntza eta bikaintasuna CDMO zerbitzuetan

    Ibilbide sendoa du TECNALIAk arlo farmazeutikoan, eta garapen farmazeutikoan eta hirugarrenentzako sendagaien fabrikazioan dituen gaitasunak aurkeztuko ditu; hala, sendotu egingo du Contract Development and Manufacturing Organization (CDMO) gisa duen posizionamendua. CDMO ikuspegiak mundu osoko pertsonen bizi-kalitatea hobetzen laguntzeko berrikuntza, aurrerapen zientifikoa eta soluzio-bilaketa bultzatzen ditu.

    Garapen farmazeutikoko zerbitzuak (galenikoa eta analitikoa)

    Garapen Farmazeutikoko gure laborategiek sendagaiak garatzeko eta optimizatzeko zerbitzu ugari eskaintzen dituzte:

    • Sendagai solidoen, likidoen eta erdisolidoen garapen galenikoa
    • Sendagaien 3D inprimatze-prozesuak
    • Metodo analitikoen garapena eta baliozkotzea
    • Produktu farmazeutikoen kalitate-kontrola
    • Produktuen egonkortasun-, analisi- eta askatze-azterketak

    Azken belaunaldiko fabrikazio farmazeutikoa

    Labsanek, gure fabrikazio-instalazioak, hirugarrenentzako fabrikazio-ahalmen aurreratuak ditu, eta industria-garapeneko ziklo osoa hartzen du:

    • Ikerketa klinikorako loteak
    • Lote pilotuak eta erregulatzaileak
    • Lote komertzialak

    Ahalmen horiei esker, laborategiko fasetik merkatu globalera iritsi arte lagundu diezaiekegu gure bezeroei, kalitatea, eskalagarritasuna eta araudia betetzea bermatuz.

    Industria farmazeutikoarekiko konpromisoa

    TECNALIAn ulertzen dugu garrantzitsua dela harreman sendoak eta iraunkorrak eraikitzea. Gure konpromisoaren ardatza da sektore farmazeutikoaren garapena bultzatzea soluzio berritzaileen eta CDMO zerbitzuen bidez eta aurrerapen zientifiko eta teknologikoari aktiboki lagunduz.

    Bisitatu gaitzazu 12P66 standean!

    Zer CDMO-gaitasun ditugun ikusi nahi baduzu eta elkarlanerako aukerak aztertu nahi badituzu, atsegin handiz hartuko zaitugu azokan.

    Eta, nahiago baduzu, jarri gurekin harremanetan gaur bertan, eta eskatu hitzordua gure adituekin:

    Fiera Mliano, Italia

    Hartu zure lekua!
    Izena eman