Automatizazio adimenduna, AA, produktibitate aurreratua eta arrakasta-kasuak
Soldadura industriala eraldaketa-une erabakigarri batean dago. Eraldaketa horren bultzatzaileak dira automatizazio adimenduna, adimen artifiziala txertatzea eta kalitateari uko egin gabe produktibitatea hobetzeko gero eta premia handiagoa.
Testuinguru horretan, berrikuntza teknologikoa faktore estrategikoa da manufaktura- eta energia-industriaren lehiakortasunerako.
- Jardunaldian, balio handiko hitzaldi teknikoak —industriako adituek aurkeztuak— honako hauekin konbinatuko dira: fabrikan egindako erakustaldiak eta networkingerako tarteak, zeinak ezagutza-trukera eta erronkak errealak konpontzera bideratuko baitira.
- Abagune bat da arrakasta-kasuak bertatik bertara ezagutzeko, erronka komunei buruz eztabaidatzeko eta soldadura industrialeko prozesuak hobetzeko aukera berriak detektatzeko.
Zergatik ez zenuke huts egin behar jardunaldi honetara?
- Sektorearen eraldaketa: soldadurak inflexio-puntu bat bizi du, automatizazio adimendunak, AAk eta kalitatea arriskuan jarri gabe produktibitatea maximizatzeko beharrak markatzen dutena.
- Berrikuntza aplikaturako sarbide zuzena. Joera giltzarri hauek: robotika autonomoa, fabrikazio gehigarria, prozesu hibridoak, jalkitze handia, laser soldadura eta lotura aurreratuak.
- Lehiakortasunerako ikuspegi estrategikoa: efizientzian, kordoi bakoitzeko kostuan, errepikakortasunean eta prozesuaren kontrolean eragin zuzena duten teknologiak.
- Balio handiko hitzaldi teknikoak: industriako adituek soluzio errealak aurkezten dituzte, fabrikan egiaztatuak eta emaitzetara bideratuak.
- Arrakasta-kasu transferigarriak: prozesuetan, ekipamenduetan eta metodologietan berehalako hobekuntzak identifikatzeko aukera ematen duten adibide praktikoak.
- Erakustaldiak fabrikan: denbora errealean baliozkotuko dira automatizazio-teknologiak eta soldadura-sistema aurreratuak.
- Networking espezializatua: erronka komunak eztabaidatzeko, ezagutza partekatzeko eta inpaktu handiko lankidetzak sortzeko guneak.
- Arazoak konpontzera bideratutako lan-mahaiak: automatizazioari, fabrikazio gehigarriari, produktibitateari, material konplexuei eta eguneroko ohiko zalantzei buruzko truke teknikoa.
- Profesionalki eguneratzeko abagune paregabea: goiz bat joerei aurrea hartzeko, aukerak detektatzeko eta enpresaren estrategia teknologikoa indartzeko.
