Agenda

    Bi materialen edo gehiagoren arteko loturak: kalkulua eta itsaste-teknologia funtzioaniztunak

    Eguna

    2020ko maiatzaren 13a

    Lekua

    WEBINARRA

    Ordua

    -

    Prezioa

    Doan

    Industria- eta garraio-sektoreetan erabiltzen diren itsaste-soluzio funtzioaniztunak berritzen ditugu TECNALIAn; hau da, berrikuntzak egiten ditugu materialen garapenean, prozesuen hautaketan eta loturen eta osagaien diseinuan eta kalkuluetan.

    Soluzio materialaniztunen garapenean itsasgarriek duten papera, propietate egokienak dituzten itsasgarriak hautatzeko prozesua, itsasgarrien funtzionalitate gehigarri posibleak eta horiekin guztiekin erlazionatutako alderdiak ikusiko ditugu. Lotura kalkulatzeko eta ondo diseinatzeko beharra ere azalduko dugu.

    Besteak beste, industria-, eraikuntza- eta garraio-sektoreetarako lan egiten dugu, errendimendua, arintzea eta funtzioaniztasuna bilatuz.

    NORK EMATEN DUEN 

    • Sonia Flórez - Material funtzioaniztunen plataformaren arduraduna
    • Miguel Seco - Kalkulu- eta simulazio-taldearen arduraduna 

    EDUKIA

    Bi materialen edo gehiagoren arteko itsasgarrien bidezko loturek ematen dituzten aukerak eta kalitate oneko loturak lortzeko gakoak. 

    • Materialen garapena
    • Prozesuen hautaketa
    • Loturen kalkulua eta diseinua 

    NORENTZAT DEN 

    • Itsasgarrien bidezko loturen teknologiaz, lotura horiek diseinatzeko gakoez eta bi materialen edo gehiagoren arteko loturetan duten aplikagarritasunaz TECNALIAk duen ikuspegian —bai negozioaren bai teknologiaren ikuspegitik— interesa duten guztientzat.