Biki digitalen diseinua: Human-Centric

    Diseño de Gemelos Digitales: Human-Centric

    Eguna

    2026ko martxoaren 4a

    Lekua

    BEC - Bilbao Exhibition Centre, 3. pabiloia, Barakaldo

    Ordua

    11:00 am - 1:00 pm

    Prezioa

    Doan

    Pertsonak ardatz dituzten biki digitalen fabrikaziorako diseinu- eta inplementazio-gida

    Biki digitalen teknologiak (DT) industriako fabrikazio-inguruneak eraldatzea ahalbidetzen du, eta aplikazio asko ditu; optimizazio operatiboa eta antolaketa-berrikuntza, esaterako. Segurtasunari dagokionez, aplikazioak berri-berriak dira, eta hauetarako erabiltzen ari dira, besteak beste: arriskuen monitorizazioa eta ebaluazio dinamikoa, robotekin partekatutako inguruneetako segurtasuna, eta murgiltze-trebakuntza birtuala.

    Industria 5.0 paradigmak pertsonak erdigunean jartzen ditu, eta erronka teknologiko konplexuei erantzuna eman nahi die sistema digitalen diseinuan eta operazioan gizakia txertatzeko.

    Biki digital seguruak diseinatzeko eta inplementatzeko gomendio praktikoak

    Jardunaldi tekniko honetan aurkeztuko den HumanDT gidak gomendio eta argibide praktikoak emango ditu gizakietan oinarritutako biki digital seguru eta etikoak diseinatu eta ezartzeko, eta 5.0 Industriaren printzipioak betetzeko.

    Gidaren azken helburua da ikuspegi hau industrian txertatzen laguntzea. Horrela, prozesu produktiboak kontzienteagoak, malguagoak eta kolaboratiboagoak izango dira, eta lehiakortasuna, segurtasuna eta ongizatea hobetuko dute fabrikazio-inguruneetan.

    Zeini bideratuta dago HumanDT gida?

    • Batez ere, fabrikazio-prozesuetan DT teknologia diseinatu eta inplementatu behar dutenak, DTaren diseinu-etapatik pertsonengan oinarritutako ikuspegia ezarri behar baitute.
    • DT teknologia erabiltzen duten enpresak; gida erreferentzia gisa erabil baitezakete egungo prozesuak pertsonengan oinarritutako ikuspegi baterantz eramateko.
    • Beste batzuentzat ere onuragarria izan daiteke, hala nola segurtasun-profesionalentzat, prebentzio-zerbitzuentzat, administrazio eskudunentzat eta ikerketa-erakundeentzat, besteak beste.

    Jardunaldian, gidaren garapenean parte hartu duten hizlariak izango dira, bai eta DT teknologiaren diseinuan eta erabileran izandako esperientziak aurkeztuko dituzten fabrikazio-sektoreko enpresak ere.

    ** HumanDT Gida izen bereko Safera2024 proiektuaren azken emaitza da. Proiektu hau TECNALIAk eta Finnish Institute of Occupational Health-ek garatu dute, eta Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundeak (OSALAN) eta Finnish Work Environment Fund-ek (FWEF) finantzatu du.

    BEC - Bilbao Exhibition Centre, 3. pabiloia, Barakaldo

    Hartu zure lekua!

    Agenda