BizkaIA Summit 2026: Euskadiko adimen artifizialeko ekosistemarekin konektatuko dugu

    BizkAIa Summit 2026

    Eguna

    2026ko otsailaren 24a

    Lekua

    BAT B Accelerator Tower, Bilbo.

    Ordua

    9:15 am - 5:00 pm

    Prezioa

    Doan

    Bilbon bat egingo dugu jardunaldi giltzarri batekin, zeinean adimen artifizialaren esperientzia errealak, etika eta etorkizuna ezagutzera emango baititugu.

    BizkaIA Summit 2026an, bat egingo dugu enpresekin, lider teknologikoekin eta erakundeetako eragileekin, eta adimen artifizialaren alderdi hauek aztertuko ditugu: egungo egoera, lehiakortasunean duen eragina eta enpresan ezartzeko dauden erronkak.

    Jardunaldia erreferentziazko hitzordu gisa sendotzen ari da adimen artifizialaren ekosistema Euskadin norantz doan ulertzeko, eta Bilboko BAT B Accelerator Toweren egingo da.

    Javier Del Serrek ikuspegi aplikatua emango du

    • Gure lankide Javier Del Serek hitzaldi hau emango du: “Quo Vadis, AA? Erronkak, aukerak eta adimen artifizial fidagarri eta arduratsu baterako bidea”. Hitzaldian, alderdi hauek aztertuko ditu: adimen artifizialaren egungo erronkak, enpresarako dakartzan aukerak eta sistema fidagarriak, sendoak eta irizpide etikoekin lerrokatutakoak eraikitzeko gakoak.
    • Jardunaldian zehar, gai hauek aztertuko dira zenbait mahai-ingurutan: nola eskalatu adimen artifiziala, kontrola eta itzulera galdu gabe; pertsonen eta sistema adimendunen arteko sinergia; eta Euskadik olatu kuantikoaren aurrean duen egitekoa.

    Enpresetarako ezagutza eta kasu errealak ezagutzera emango ditugu

    Honako hauei zuzendua dago jardunaldia: zuzendaritza-kideak, berrikuntza-, teknologia- eta datu-arduradunak eta erakundean adimen artifiziala hedatzeari buruzko erabaki informatuak bilatzen dituzten profesionalak. Hitzaldi inspiratzailean, eztabaida-mahaien eta networking-gune baten konbinazioari esker, erraztu egiten da enpresen, zentro teknologikoen eta erakundeen arteko lotura.

    • TECNALIAren ekarpenaren ardatzak izango dira, batetik, ikerketa teknologikoa oparotasun bihurtzeko duen modua eta, bestetik, azaleratzea adimen artifizial aplikatuak aukera berriak sortzen dituela industrian, energian, mugikortasunean eta administrazio publikoan.
    • BizkaIA Summitera joaten denak ideia zehatzak eta kontaktu garrantzitsuak aurkituko ditu, bai eta ikuspegi errealista bat ere inpaktua izatera bideratua dagoen adimen artifizial arduratsu baterantz aurrera egiteko moduari buruz.

    BAT B Accelerator Tower, Bilbo.

    Hartu zure lekua!
    Izena eman