Agenda

    Buckypaper: funtzio-aniztasunaren oinarria

    Eguna

    2020ko ekainaren 16a

    Lekua

    WEBINARRA

    Ordua

    -

    Prezioa

    Doan

    Lerro pilotu berri bat garatu dugu, irekia, karbonozko nanohodien (CNT) orri jarraituak ekoizteko, buckypaper deituak. Buckypaper bat ausaz orientatutako karbonozko nanohodien (CNT) xafla bat da. Kolore beltzeko paper malgu baten antza du, eta funtsezkoa da material konposatuko egituretan CNT-kopuru handi eta lokalizatu bat sartzeko.

    Berriki egin diren jardueren ardatza CNTetan oinarritutako produktu horiek garatzea izan da, batik bat garraioaren sektorerako diren konposite-egituretan erabiltzeko. Gaur egun, gero eta handiagoa da material horien eskaera beste sektore batzuetan ere, hala nola energian, eraikuntzan, uren tratamenduan eta osasunean.

    Gure instalazio pilotuak geruza iragazi jarraituak ekoitz ditzake, industrian erabiltzeko egokiak diren eskaletan. Jarraitzen dugu ideiak sortzen, aukera berriei antzematen eta enpresekin lankidetza estuan lanean, CNT buckypaper orri jarraitu horiek industria-mota zabal baten arazoen konponbide bihur daitezen.

    EDUKIA 

    • CNTzko xafla jarraituek zer aukera dakarten eta industrian erabiltzeko gakoak zein diren ikustea.
    • Buckypapers: historia eta propietateak
    • Materialen garapena eta instalazio pilotua
    • Industriako erabilerak. Arrakasta-kasuak.
    • Etorkizuneko lanak. 

    NORK EMATEN DUEN 

    • Richard Seddon - Buckypapersen lerroaren arduraduna. 

    NORENTZAT DEN

    Karbonozko nanohodiz osatutako xafla jarraituen teknologiaz, horiek garatzeko gakoez eta industriako erabileren inplementazioaz TECNALIAk duen ikuspegian —bai negozioaren bai teknologiaren ikuspegitik— interesa duten guztientzat.

    Laguntzaileak:

    AEMAC -75 k

    EQUIPLAST LOGO_NEGRO_ES

    EXPOQUIMIA LOGO_NEGRO_EN

    MATERPLAT

    logo descarregable_en

    hegan