Klimatikoki neutroa den ekonomiaranzko trantsizioak estrategia energetiko, industrial eta geopolitikoen erdigunean kokatzen du CO₂-a.
Nazioartea gero eta zatituagoa dagoenez, karbonoaren kudeaketa funtsezko elementua da lehiakortasunerako, energia-segurtasunerako eta balio-kate berriak garatzeko.
Jardunaldian, CO₂-aren ekonomia modu integralean landuko da; estrategia- eta merkatu-ikuspegia eta hedatzeko behar diren teknologien eta baldintzen azterketa uztartuko dira.
Programa hiru ardatz nagusiren inguruan egituratzen da
- CO₂-aren azpiegitura eta teknologia. Garapenaren egoera eta CO2-a harrapatzeari, garraiatzeari eta biltegiratzeari (CCS) lotutako erronkak aztertuko dira, ekonomia hori aktibatzeko ezinbesteko oinarri baitira.
- CO₂-a erregai sintetikoetan erabiltzea. E-fuel ak ekoizteko karbono-iturri gisa duen eginkizuna eta elektrifikatzen zailak diren sektoreak (hala nola hegazkingintza eta itsas garraioa) deskarbonizatzen duen eragina aztertuko dira.
CO₂-a lehengai industrial moduan. Industria kimikoan eta material jasangarrien ekoizpenean (batez ere eraikuntzaren sektorean) duen balioa aztertuko da.
Jardunaldian, bereziki azpimarratuko dira teknologia berritzaileak garatzeko beharra, inplementazioa bideragarri egiteko beharrezkoak diren baldintza ez-teknologikoak, araudiak, negozio-ereduak, azpiegiturak, finantzaketa eta lankidetza publiko-pribatua.
Norentzat
- CO₂-aren balio-kate osoko eragile publiko-pribatuak eta enpresak.
Antolatzaileak:
- TECNALIA, UPM, Alianza Q-Cero
