Agenda

    CO2-a atzemateari eta erabiltzeari loturiko aukera industrialak

    Planta industrial

    Eguna

    2021ko maiatzaren 5a

    Lekua

    Online

    Ordua

    10:00 am - 1:00 pm

    Prezioa

    Doan

    Mende honetako erronka handienetako bat ekonomia deskarbonizatzea da, eta gure aliatu nagusietako bat, teknologia.

    Industriari dagokionez, deskarbonizazio-estrategia bat baino gehiago daude: energia eta ekoizpena aldatzetik karbono dioxidoa aireratu beharrean hura atzeman eta aprobetxatzen duten industria-eredu berriak ezartzera.

    CO2-a atzemateko, metatzeko eta erabiltzeko teknologiak (ingelesez, CCUS) dira CO2-a atzemateko nahiz atzemandako CO2-a balio erantsia duen produktu bihurtzeko industria-prozesuei dagozkienak. CO2-a iturri industrialetatik nahiz zuzenean airetik atzeman dezakete, eta CO2-a erabiliz erregai sintetikoak, produktu kimikoak nahiz eraikuntzako materialak sortu, besteak beste.

    • Webinar honetan, Espainiako industria petrokimikoetan, eraikuntzakoetan eta biomasa-instalazioetan CO2-a atzematearekin erlazionatutako ekimen industrial batzuk azalduko dira.
    • Atzemandako CO2 -a erabiltzeko aukera batzuk ere aurkeztuko dira: metanoaren eta metanolaren ekoizpena eta eraikuntzako materialen fabrikazioa.

    Laguntzaileak

    WEBINARRA

    Gorde zure tokia!
    Izena eman

    Agenda