Agenda

    CO2-ari balioa emanez Kongresua: 4. edizioa

    Industria valorización de CO2

    Eguna

    2023ko maiatzaren 10a - 2023ko maiatzaren 11a

    Lekua

    BEC-Bilbao Exhibition Centre, Azkue kalea, 1, 48902 Barakaldo, Bizkaia

    Ordua

    9:00 am - 6:00 pm

    CO2-a balorizatzeko teknologietan esku hartzen duten alderdien ikuspegi orokorra, oinarrietatik hasi eta merkatuan dituzten aplikazioetaraino

    2015, 2017 eta 2019ko edizioetan izandako arrakastaren ondoren, topaketa honen laugarren edizioa egingo dugu. PTECO2 (CO2-ko Espainiako Plataforma Teknologikoa) eta SusChem-España (Kimika Jasangarriko Espainiako Plataforma Teknologikoa) plataformek, elkarrekin, foro hau antolatu dute zientzia-teknologia-enpresa sistemako eragile guztiei zuzenduta.

    Jarduera-eremu hauek landuko dira:

    • Motibazio politikoa eta estrategikoa
    • CO2-a materialetara
    • CO2-a kimika finera eta polimeroetara
    • CO2-a bektore energetikoetara
    • Zuzeneko erabilerak

    TECNALIAk, ekitaldiaren anfitrioi gisa, bisita esklusiboa antolatu du Derioko instalazioetara, maiatzaren 11n.

    Ikertzaile prestigiotsuen txostenak

    Kongresuan, CO2-aren erabileran eta eraldaketan prestigio handia duten aditu eta espezialisten hitzaldiak izango dira. Gainera, eztabaida sustatuko da poster bidezko saio nagusi baten bidez.

    • Soraya Prieto TECNALIAko Zirkulartasuneko zuzendariak parte hartuko du kongresuan.
    • Halaber, Jose Luis Elejalde, TECNALIAko Trantsizio Energetiko, Klimatiko eta Hiritarreko zuzendariak biltzarraren hasierako hitzaldian parte hartuko du.

    Informazio interesgarria

    PTECO2 eta/edo SusChem-Españako kidea bazara, abantailak izango dituzu izena ematerakoan. Doktoretza egiten ari bazara, halaber izango duzu tarifa berezi bat.

    BILBAO EXHIBITION CENTRE

    Hartu lekua!
    Izena eman