Agenda

Collaborate Velocity Zaragoza 2024: abiadura erronka

Collaborate Velocity Zaragoza 2024: la velocidad como reto

Eguna

2024ko martxoaren 6a - 2024ko martxoaren 7a

Lekua

Zaragoza

Ordua

9:00 am - 6:00 pm

Nola heldu industrian abiaduraren erronkari: Collaborate Velocity Zaragoza 2024

Pandemian, abiadura arrakastarako funtsezko faktore bihurtu zen. Berrikuntza lehenago egitea hobeto egitea baino erabakigarriagoa izan daiteke, bere premiak aldaketara ahalik eta egokituen eta gero eta azkarrago eta zenbait bidetatik asetzea eskatzen duen merkatu batean.

Erakunde baten etorkizuna zehaztu dezake teknologia egokia behar besteko azkartasunarekin eta produkzio-prozesuak eskatzen dituen baldintzetan izateak, baina ez da nahikoa. Erakundearen egiturak egokitu behar dira; taldeei formakuntza eman eta gure bezero eta hornitzaileekin ekosistema erresilienteak eta malguak eratzen lagundu, sektore publikoarekin lankidetzan, hura ere bere eragiketak eraldatzera behartuta baitago.

TECNALIA Collaborate Velocity Zaragoza ekitaldian

Edizio honetan orain dela gutxi arte ekoizpen-sareko gehiengoaren irismenetik urrun zeuden zenbait esparru teknologiko azalduko ditugu, hala nola adimen artifiziala eta robotika. Erakunde batzuekin egingo dugu, hala nola FERSArekin eta ITAINNOVArekin, honako hauen bidez:

  • Enpresetarako bisitak
  • Showroom eta erabilera-kasuak
  • One to one bilerak

Bat egin erronka honekin, eta parte hartu gurekin!

Centro de Innovación Fersa Lab

Hartu lekua!