Berrikuntzaren egoera oso bizkor ari da aldatzen ekimen eta startup berrien eraginez: arintasun handiz arakatzen dute merkatua balio-proposamen berritzaileekin eta, batzuetan, baita disruptiboekin ere.
Mugimendu hori mehatxua izan daiteke dagoeneko finkatuak dauden enpresentzat, baina aukera gisa ere har daitezke, talentua, teknologia eta negozio-eredu berriak bereganatzeko, eta, hala, ekintzailetza korporatiboa dinamizatzen eta azeleratzen duten lankidetza-mekanismoak ezartzeko. Gero eta enpresa gehiago ari dira corporate venturing ekimenak martxan jartzen.
EDUKIA
- Corporate venturing delakoaren mekanismoak eta tresnak aztertuko ditugu, eta ikusiko ea ekimen egokia den helburu estrategikoetarako.
- Arrakasta izan duten tamaina eta sektore askotako enpresa batzuen kasu praktikoak ikusiko ditugu.
NORK EMATEN DUEN
- Sergio Bandinelli - TECNALIA Ventureseko Negozio Garapeneko zuzendaria
NORENTZAT DEN
- Corporate venturing ez da korporazio handientzat soilik. Tamaina ertaineko eta, are, txikiko enpresentzat ere estrategia eraginkorra da arrisku handirik hartu gabe berrikuntza bizkortzeko.
- Merkatuko eskaintza berritzeko edo dibertsifikatzeko
,berrikuntza irekiko sistemak martxan jarri nahi dituzten CIOentzat eta, oro har, enpresetako zuzendarientzat.