Agenda

    CPhI Worldwide 2020: farmazia-sektoreko munduko azoka nagusia

    Eguna

    2020ko urriaren 13a - 2020ko urriaren 15a

    Lekua

    Feria de Milán

    Ordua

    -

    Prezioa

    Doan

    CPhI worldwide azoka urtean behin egiten da munduko hainbat lekutan. Farmazia-sektoreko profesionalen topaleku izango da hiru egunez. Farmazia- eta kimika-industriaren azken joerak ezagutuko dituzte han. 

    TECNALIA Pharma Labsek, aurreko edizioetan bezala, farmazia-industriarako dituen zerbitzuak aurkeztuko ditu, zeinak askotariko produktuen garapeneko balio-kate osorako eskaintzen baitira: gizakietan eta albaitaritzan erabiltzeko botikak, produktu sanitarioak, elikadura-osagarriak eta kosmetikoak.

    Medikamentuak kontratupean garatzen eta fabrikatzen dituen erakunde (CDMO) bat garen aldetik, hau erakutsiko dugu:

     Garapen farmazeutikoa: galenikoa eta analitikoa. 

    • Saiakuntza klinikoak: I. fasetik IV. fasera.
    • Fabrikazioa: medikamentuen kontratupeko fabrikazioa.
    • Farmakogenetika: biomarkatzaileen identifikazioa eta companion diagnostic. 

     Bisitatu gure standa 

    • Gustura entzungo dugu zuen negozioaren berri eta gustura arituko gara zuekin elkarlanean, aurrera egiteko medikamenduak garatzeko eta fabrikatzeko duzuen helburuan.
    • Zain gauzkazue ICSE azokako 2C71 standean, Analytical & Lab gunean.