Agenda

    CyberHEALTH&PHARMA Summit osasun-sektorerako

    Participamos-CyberHEALTH&PHARMA-Summit-2023-Tecnalia

    Eguna

    2023ko irailaren 21a

    Lekua

    Auditorio MGS. c/ d'Entença, 335

    Ordua

    8:30 am - 5:15 pm

    Zibersegurtasuna osasun-ingurunean, funtsezko betekizuna

    Osasun-sektorea etengabe aldatzen ari da; zerbitzu berriak eskaintzen ditu teknologia berriekin, eta zibersegurtasuna funtsezko betekizuna duen testuinguru berri batean bizi da.

    Osasuna & Pharma sektorean datu-kudeaketa ugari egiteak zibersegurtasunarekiko arreta piztu du. Osasun-erakundeek, farmazia-enpresek zein osasun-arloko profesionalek eguneratuta egon behar dute, eta zibersegurtasuneko egungo protokoloak bete.

    CyberHealth & Pharma Summit 2023ko funtsezko gaiak, non TECNALIAk parte hartzen baitu

    • Topaketak datuen segurtasunari buruzko puntu nagusiei heltzea du helburua, adituen laguntzarekin, eta aztertzea osasunaren eta farmaziaren sektoreko zibersegurtasunaren eta arriskuen kudeaketaren arloko azken teknologiak eta estrategiak.
    • Foro honek segurtasun informatikoaren esparruko gai teknologiko ugari jorratzetik harago doa, eta sektoreko alderdi guztien ikuspegi osoa erakusten du: ikuspegi juridikotik, enpresa-ezagutzak eta -gaitasunak eskuratzeraino.

    TECNALIA CyberExperts Talks-etan izango da, kolaboratzaile gisa

    Ekitaldi horretan, gainera, kolaboratzaile gisa izango gara, eta adituen hitzaldietan parte hartuko dugu, CyberExperts Talks bideoen bidez (zibersegurtasunaren arloko hainbat gai jorratuko duten bideoak dira).

    Topaketa profesional horretako gai batzuk arlo hauen ingurukoak izango dira:

    • Europar Batasunaren zibersegurtasun-politika osasun elektronikoaren arloan
    • ziberosasuna osasunaren eta farmaziaren sektorean: Blockchainen eta adimen artifizialean oinarrituriko soluzioak
    • Zero Trust Security osasunaren eta farmaziaren sektorean: osasun-erregistro elektroniko seguruak eta datu medikoak trukatzea

    Hemen kontsultatu dezakezu CyberHealth&Pharma Summit 2023ren egitarau osoa

    Auditorio MGS. c/ d'Entença, 335. Bartzelona

    Hartu lekua!
    Izena eman