Teknologia, industria eta pertsonak konektatuko ditugu zibersegurtasunaren topagune handian: merkatuaren erronkekin lerrokatutako kongresua
CyberIndustry Congress zibersegurtasunaren balio-kate osoarentzat urtean behingo erreferentziazko topagune gisa finkatu da. Lehen edizioaren arrakastaren ostean, kongresuak bere estatu mailako bokazioa eta nazioarteko proiekzioa indartu ditu, eskaintza teknologiko espezializatua eta sektore estrategikoen benetako beharrak konektatzen dituen programa baten bidez.
Horretarako, maila goreneko hizlari nazionalak zein nazioartekoak, dibulgatzaile prestigiotsuak, enpresa liderrak, startupak, ikerketa-zentroak, unibertsitateak, inbertitzaileak eta eragile instituzional eta sektorialak bilduko ditu. Hori guztia, gainera, beharrezkoa den eboluzioaren oinarri gisa teknologiaren giza-dimentsioa eta aniztasuna hartuta.
- Marko horren barruan, Women4Cyber ekimen europarraren track espezifiko bat izango du programak; gainera, prospektibako aditu dibulgatzaile batzuek parte hartuko dute, hala nola Silvia Lealek, baita pertsonek duten rol zentralaren arlokoek ere, hala nola Koldo Lasalak.
Enpresa eta erakundeen agenda markatzen ari diren erronkei heltzen die ekitaldiak, aplikazioaren ikuspegitik: jarraitutasun operatiboa, erresilientzia, burujabetza teknologikoa, arau-betetzea eta konfiantza digitala.
Oraina ulertzeko eta etorkizunari aurrea hartzeko bost bloke
CyberIndustry Congress 2026 ekitaldiaren egitaraua bost gai-bloke handitan artikulatzen da, eta zibersegurtasunaren ikuspegi integrala eta praktikoa eskaintzeko diseinatu dira:
- Zibersegurtasuna, aldatzen ari den mundu batean: ikuspegi globala, geopolitika eta sektore estrategikoak, nazioarteko testuinguruko keynoteekin, burujabetza teknologikoari eta erresilientziari erreparatuz, zenbait sektore kritikoren azterketa eginda, hala nola industriarena eta osasungintzarena.
- Sistema konektatuetako arrisku errealak: hornidura-kateko, OT inguruneetako eta produktu konektatuko benetako kasuak. Hirugarrenen kudeaketa, ebidentzia eta arau-betetzea lehiakortasunaren eta konfiantzaren funtsezko faktore gisa.
- Adimen artifiziala: aukera eta erronka Agentic AI edo AA agentikoaren analisia, arrisku berriak eta esposizio-eremua, gobernantza, etika eta hedapen segurua. AAk pertsonengan eta lanaren etorkizunean duen inpaktuaren ikuspegi argia.
- Arauditik lehiarako abantailara: Europako arau-esparruaren gakoak 2026 aldera, CRAren benetako inpaktua, datu-prozesatze segurua eta Europako zibersegurtasun-estrategia.
- Ekosistema, talentua eta berrikuntza: inbertsiorako, ekintzailetzarako eta eskalatzeko gunea, startup pitchekin, zenbait programa europarrekin (hala nola Digital Europe Programme) eta Women4Cyber europar ekimenari eskainitako bloke espezifiko batekin.
Ezagutza, industria eta talentua konektatzeko gune bat
Kongresuan, maila goreneko hizlari nazionalak zein nazioartekoak, enpresa liderrak, startupak, ikerketa-zentroak, unibertsitateak, inbertitzaileak eta eragile instituzionalak bilduko dira. Zibersegurtasunaren arloan lankidetza sortzeko, ezagutza praktikoa partekatzeko eta berrikuntzarako benetako aukerak aktibatzeko diseinatutako ingurunea.
Gorde data eta industria-zibersegurtasunaren etorkizuna definitzen duen topagunean parte hartu.
Laster argitaratuko ditugu agenda osoa eta hizlariak.
