Agenda

      Datu-ekonomia sare adimendunetan bultzatzen

      Redes inteligentes

      Eguna

      2023ko azaroaren 7a

      Lekua

      Euskalduna jauregia, 3A aretoa, Bilbo

      Ordua

      9:00 am - 4:30 pm

      Prezioa

      Doan

      “Datu-ekonomia sare adimendunetan bultzatzen” ekitaldia izango da Bilbon

      Energia-baliabide banatuak handitzeak eta ibilgailu elektrikoak sartzeak sustatutako energia-trantsizioak eragin nabarmena izango du sare adimendunetan, eta horrek sistemaren egonkortasuna eta kalitatea bermatzea zailduko du.

      Datuak eta adimen artifiziala funtsezkoak dira erronka hori gainditzeko irtenbide berritzaileak garatzeko, malgutasuna ematen baitute, edge-cloud continuum batean hedatutako algoritmo adimendunei esker.

      Testuinguru horretan, negozio-eredu berriak sortzen ari dira birtualizazioak eta datu-espazioaren teknologiek gaitutako datu-ekonomia deritzonaren inguruan.

      • Azaroaren 7an, aurrez aurreko ekitaldi bat izango da Bilbon, sare adimendunetarako datu-ekonomia bultzatzeko.
      • Energy Data Space proiektuetako Europako zenbait lider teknologikok sare adimendunetako datu-ekonomiaren inguruko benetako erabilera-kasuak erakutsiko dituzte.
      • Gainera, munduko enpresa aitzindariak izango dira ekitaldian: zerbitzu publikoetako enpresak, ekipo-fabrikatzaileak... Laster hemen izango den sare adimendunetarako ekonomia berri horren aukerei eta erronkei buruz eztabaidatuko dute.

      Norentzat

      • Banaketa elektrikoko enpresak (DSOak),
      • Zerbitzu publikoen arloko enpresak (utility-ak)
      • Ekipo-fabrikatzaileak
      • IKTetako enpresak
      • Start-upak

      **Ekitaldia ingelesez egingo da.

      Comision europea

      Ekitaldi hau Europar Batasuneko Horizon Europe Esparru Programaren finantzaketa jaso duten Omega-X eta Enershare proiektuek antolatu dute, hurrenez hurren, 101069287 eta 101069831 Diru-laguntzen Akordioaren arabera.

      Antolatzaileak

      Logo TECNALIA

      Euskalduna jauregia, Bilbo

      Hartu lekua!

      Agenda