Agenda

    Datuak erauztea eta kudeatzea, ekipamenduen eta makinen mantentze-lanak eta funtzionamendua ezin hobeak izan daitezen

    Análisis-fallos-equipos-Tecnalia

    Eguna

    2021ko ekainaren 16a

    Lekua

    Online

    Ordua

    10:00 am - 11:30 am

    Prezioa

    Doan

    Sentsorizazio aurreratuko eta adimen artifizialeko teknologien bidezko mantentze-lanetarako soluzioen azken joerak aurkeztuko ditugu. Teknologia horiek, gainera, makinen diseinua hobetzen ere laguntzen dute, fidagarriagoa eta mantentzeko errazagoa bihurtzen baitute.

    Mantentze-lan prediktibo eta preskriptiboko sistemak garatzeak aukera ematen du jakiteko zein den aktiboen uneko zein etorkizuneko egoera askotariko erabilera-baldintzetan, eta, hala, nahi ez diren geldialdiak saihesten dira, eta disponibilitatea areagotzen da. Hartara, mantentze-kostuak murriztu egiten dira, eta kalitate-parametroak bermatu.

    ANMOPYCekin batera, mantentze-lan optimoek negozioetako prozesuei balio erantsia ematen dietela eta, beraz, onuragarriak direla ulertarazten lagundu nahi dugu.

    AGENDA

    • Makineriaren MROa: fidagarritasuna, hutsegiteen analisia, laguntza teknikoaren logistika eta bizitza-zikloa. Diego Galar, TECNALIA,  Fidagarritasuna eta mantentze-lanak
    • Ekipamenduen hutsegiteen analisiaren adibideak. Jaime Gascón, TECNALIA,  Laborategi-zerbitzuak
    • Arrakasta-kasua: Garabien monitorizazioa eta mantentze-lanak. Ismael Bienvenido,  ZEUKO Grúas y Sistemas de Elevación

    INFORMAZIO GEHIAGO

    • Webinarra birtualki egingo da, TEAMS plataformaren bidez.
    • Ekitaldiaren eguna baino lehen bidaliko zaie saiora konektatzeko esteka izena eman dutenei.

    HARREMANETARAKO

    Online

    Hartu lekua!
    Izena eman