Agenda

    Deep Dive BDIH: Cyber Range.

    DeepDive Seguridad_Cyber Range

    Eguna

    2022ko ekainaren 1a

    Lekua

    Arabako Parke Teknologikoa. TECNALIAren eta BCSCren instalazioak, Gasteiz (Araba)

    Ordua

    9:00 am - 4:00 pm

    Prezioa

    Doan

    Deep Dive BDIH Zibersegurtasuna: Cyber range eta Basque Cybersecurity Centre

    Zibersegurtasunaren Deep Dive-a – 1. saioa

    Orain errazagoa da jakitea zer ahalmen dituen cyber range plataformak zibersegurtasun-entrenamendu praktikoa egiteko eta produktuen eta/edo prozesuen zibersegurtasuna aztertzeko proba-ingurune kontrolatu gisa.

    Zer da cyber range bat?

    • Cyber range laborategia IT atalari (teknologia informatikoa) zein OT atalari (teknologia operazionala) eragiten dieten zibersegurtasun-probak eta -traininga egiteko bereziki diseinatutako EAEko azpiegitura berezietako bat da.
    • Kasuan-kasuan egin beharreko trainingaren eta proben agertokiak definitzeko malgutasuna da haren balio bereizgarria.

    Aukera aproposa zuretzat

    Deep Dive honen xede-publikoa industria-enpresen ITaren (teknologia informatikoaren) edo segurtasunaren edo produkzioaren edo kontrolaren arduradunak dira, baita zibersegurtasuneko produktuak eta zerbitzuak garatzen dituzten enpresak ere.

    Jardunaldi hau bereziki interesatzen zaizu hau nahi baduzu:

    • Zure langileak trebatu zibersegurtasunaren arloan.
    • Zure produktu industrialen zibersegurtasun-probak egin.
    • Zure produktuak cyber range ingurune batean probatu.
    • Laborategiak erabili ingurune simulatu batean “learning by doing” sistemaren bidez zibersegurtasunaren arloko higiene-neurriak ikasteko.
    • Zure produktuak eta sistemak probatu, haientzat prestatutako ingurune batean test batzuk eginez.

    Ezagutu aktiboak eta ekipoak

    • Saioan, cyber-rangeetarako laborategia aztertuko da.
    • Saioan, zenbait sektoretako soluzioen laginak eta aplikazioak ikusiko dira, erabilera-kasuen, aktiboen erakustaldien eta “hands on” saioen bidez, non bertaratuek zuzenean ikusi ahal izango baitituzte langile adituak lanean eta denbora izango baitute beren beharrak talde teknikoekin kontrastatzeko.

    Arabako Parke Teknologikoa. TECNALIAren eta BCSCren instalazioak, Gasteiz (Araba)

    Hartu lekua!
    Izena eman

    Agenda