Agenda

    DEEP DIVE BDIH: konpositeen fabrikazioa eta simulazioa

    deepdive-composites

    Eguna

    2022ko urriaren 6a

    Lekua

    Tknika (Errenteria) eta Gaiker (Zamudio)

    Ordua

    9:00 am - 3:00 pm

    Prezioa

    Doan

    Karbono-zuntz birziklatuarekin sendotutako prestazio handiko konposite termoplastikoen garapenean dugun esperientzia partekatzen dugu

    Material aurreratuen Deep Divearen saio hau SPRIk antolatu du, eta gai hauek jorratuko ditu: konpositeak fabrikatzeko prozesu automatizatu berriak produktibitate handiko ijezketan eta ultramore bidezko ontzeetan oinarrituak; 3D inprimaketaren bidez konpositeetarako molde prototipoak fabrikatzea, moldeen eta prozesuen teknologiak eta adibide praktikoak barne; aeronautika-sektoreko egitura-piezen garapena, konposite polimerikoen eta automobilgintzako prozesuen bidez; eta, azkenik, erretxina birziklagarrietan oinarritutako konpositeen belaunaldi berria.

    Saioan, zenbait sektoretako aplikazioak eta soluzioen laginak ikusiko dira, erabilera-kasuen, aktiboen erakustaldien eta “hands on” saioen bidez, non bertaratuek aurrez aurre ikusi ahal izango baitituzte langile adituak konpositeekin lanean. Denbora-tarte bat eskainiko dugu, halaber, talde teknikoekin banakako premiak kontrastatzeko.

    Jardunaldi hau bereziki interesatzen zaizu hau nahi baduzu:

    • Muntaketetan metalezko parteak material konposatuz egindako beste batzuekin ordezteak (eta, ondorioz, arintzea lortzea) dakarren erronkari heldu.
    • Zure muntaketa-lerroetan horrelako materialak prozesatzeko soluzio automatizatuak erabili

    Soluzio industrialak material konposatuen arlo honetan

    Material aurreratuen arlo honetan soluzio industrialak behar badituzu, jarri harremanetan Cristina Elizetxea gure ikertzailearekin, eta eman izena Deep Dive honetan.

    Zure zain izango gaituzu, gure gaitasun guztiak eta industrian dituzten aplikazioak ezagutarazteko.

    Tknika (Errenteria) eta Gaiker (Zamudio)

    Hartu lekua!
    Izena eman

    Agenda